Udaletxeak plaka bat jarri du Ángel Berruetaren omenez, Donibanen orain 20 urte hil zuten lekuan

Udaletxeak plaka bat jarri du Ángel Berruetaren omenez, Donibanen orain 20 urte hil zuten lekuan
Foru Gobernuak joan den ekainean motibazio politikoko biktima gisa onartu zuen, 16/2019 Foru Legea oinarri hartuta
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Udaletxeak plaka bat jarri du Ángel Berruetaren omenez, bere okindegian orain 20 urte hil zuten Donibaneko bizilaguna. Nafarroako Gobernuak motibazio politikoko biktima gisa onartu zuen joan den ekainean, 16/2019 Foru Legea oinarri hartuta.

Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak eta Ana Ollo Hualde Nafarroako Gobernuko Bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak parte hartu dute plaka jartzen, Udalbatzako kideek lagunduta.  Berruetaren senideak ere joan dira ekitaldira: Mari Carmen Mañas bere alarguna eta bere lau semeetatik hiru, Imanol, Aitor eta Aitziber. Enekoitz semea Iruñetik kanpo dabil lanean eta ezin izan da ekitaldira joan. Haiek guztiak ere motibazio politikoko biktimak dira. 

Bere alaba Aiztiber Berrueta Mañasek eskertu egin du omenaldia. Ekitaldian Ángel Gogoan plataformako kideak ere izan dira. Plataforma Berruetaren bizilagunek, lagunek eta senideek sortu zuten, hura motibazio politikoko biktima gisa identifika zezaten aldarrikatzeko. Haiei guztiei Iruñeko alkatea batu zaie, eta Berrueta familiari hitz batzuk eskaini dizkio. “Gogoratu nahi dugu ez bakarrik guregatik, baita Ángelen moduan hitz egin eta haien historia kontatu ezin dutenengatik ere. Gogoan ditugu biktima guztiak eta etorkizunean gogoan izanen dituztenak ere bai. Historia errepika ez dadin. Eskerrik asko zuen sendotasun eta borrokagatik eta Ángelen oroitzapena denbora honetan guztian zehar bizirik mantentzeagatik”.

Memoria eta Bizikidetzako sailak gainbegiratutako plakan honako hau irakur daiteke bai euskaraz eta bai gaztelaniaz: “Hemen erail zuen Udaltzaingoko funtzionario batek Ángel Berrueta Legaz motibazio politikoko testuinguruan, 2004ko martxoaren 13an. Egia, Memoria, Duintasuna eta Justizia”. Plaka Ángel Berruetak Martín Azpilcueta kalean zuen okindegiko inguruetan jarri dute, 18. portalearen alboan. Han hil zuten 2004ko martxoaren 13an: semearekin okindegira sartu zen zerbitzuz kanpoko polizia nazional batek tiro egin zion.  Erailketa 11-M atentaturik bi egunera gertatu zen; 193 hildako eta 2.000 zauritu utzi zituen atentatu hark. 2005ean, Berrueta hiltzeagatik epaitegiak polizia nazionalari eta bere semeari, hurrenez hurren, 20 eta 15 urteko kartzela-zigorrak ezarri zizkien. Epaian, hilketa 11-M atentatuen osteko sumin-giroarekin lotu zen.
 

¿Te ha sido útil esta página?