
La Cuerda Teatroa eta Ttipia Kultura konpainiek Las Reinas Kanpina komedia beltza taularatuko dute asteazkenean, 20:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Udalaren Antzerki Aroa euskarazko antzerki-zikloaren hirugarren proposamena da, eta guztira bost antzezlan taularatuko dira urriaren 7tik azaroaren 4ra bitarteko asteazkenetan. Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean daude salgai, baita txarteldegian ere, antzezpen bakoitza hasi baino ordubete lehenagotik; sarreren prezio orokorra 8 eurokoa da, eta euskara ikasten dutenek 3 euroko deskontua dute.
Eva Redondoren zuzendaritzapean, Maider Lekunberri, Maitane Pérez eta Olatz Beobide dira Las Reinas Kanpina komedia beltz, bizi eta ironikoaren protagonistak; antzezlanak hierarkien errepikapenari atseden-lan binomioari eta nagusikeriari buruz hausnartuko du. Emakume talde bat kanpin berera doa oporretan berriz, eta hori abiapuntu hartuta, antzezlanak umorez hausnartzen du opor-atsedenaldian zehar dauden betebeharren eta eskubideen inguruan.
Eva Redondo –antzezlanaren zuzendaria– dramagile, antzerki-zuzendari, aktore eta irakasle nabarmena da, eta ibilbide zabala du arte eszenikoetan eta ikus-entzunezkoen idazketan. Hiru protagonistetako bat Olatz Beobide aktore, zuzendari eta ekoizle donostiarra da, zeinak hiru hamarkada baino gehiagoko jardunbide zabala baitu antzerkian, zineman eta telebistan. Antzezle-zerrenda Maider Lekunberri eta Maitane Pérez aktore nafarrek osatzen dute, eta biek batera La Cuerda Teatroa sortu zuten, ikus-entzuleengan hausnarketa eta emozioa pizteko asmoa duen konpainia; horretarako, gai korapilatsuak ukitzen dituzte antzerkia egiteko bide berriak ikertzearen bidez.
2026KO ANTZERKI AROA. NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA. 19:00
Sarrerak txarteldegian (San Agustin kalea 3) eta www.laescueladeteatro.com/eus webgunean
Sarrera orokorra: 8 euro
Euskaltegietan eta Hizkuntza Eskolan euskara ikasten dutenendako sarrerak: 5 euro
Programazioa:
Urriak 21, asteazkena: LAS REINAS KANPINA (La Cuerda Teatroa eta Ttipia Kultura)
Urriak 28, asteazkena: RIKARDO III ETA NI (Horman Poster eta Dxusturi Teatroa)
Azaroak 4, asteazkena: SIDARI (Xake Produkzioak)