Lolak Kolektiboak Zanbuila lana aurkeztuko du asteazkenean Nafarroako Antzerki Eskolan, Antzerki Aroa zikloaren barruan

Lolak Kolektiboak Zanbuila lana aurkeztuko du asteazkenean Nafarroako Antzerki Eskolan, Antzerki Aroa zikloaren barruan
Emanaldia 19:00etan hasiko da, sarrerak 8 euroan daude salgai eta euskara ikasten dutenendako deskontuak daude
Antzerki Aroa

 

Nafarroako Antzerki Eskolan, asteazkenean, Lolak Kolektiboa konpainiaren Zanbuila antzezlana taularatuko da, Antzerki Aroa euskarazko antzerkiaren zikloaren barruan. Zikloko bigarren lana da: helduei zuzendutako istorio dibertigarri eta freskoa da, itsasoko emakumeei buruzkoa, eta mezu sakona du. Ikuskizuna 19:00etan izanen da, eta sarrerak 8 euroan salduko dira –5 euroan euskara ikasleendako–.

Itziar 39 urteko erizaina, existentzia-krisi betean dago eta azken uneko gertakari batek sentsazio hori areagotu eginen du. Lanean ezagutuko duten beste belaunaldi bateko emakume batek eta bere alabak gauzak birpentsatzera eramanen dute. Itsasoarekin lotura duten kostaldeko emakumeei egindako elkarrizketek agerian utzi zuten beren istorioak kontatzea beharrezkoa zela. Antzezlanaren eta proiektuaren xedea da ikusten eta entzuten ez diren emakumeen aurpegiak eta ahotsak argitara ateratzea. Esti Curiel, Amaia Ruiz de Galarreta eta Irene Hernando, antzerkian, zineman eta euskal telebistan ibilbide sendoak dituzten hiru antzezle, dira lanaren protagonistak. 

Lolak Kolektiboa 2026an Zumaiako Udalak emandako udal-beka bati esker sortutako antzerki-konpainia bat da; Kareletik proiektuagatik jaso zuten beka eta itsasoari lotuta bizi izan ziren herriko emakumeen (arraunlariak, arrain saltzaileak, marinelen senideak) ezkutuko istorioei ahotsa ematen zieten. Testigantza erreal horiek jaso ondoren, Esti Curielek Amaia Ruiz de Galarreta eta Irene Hernando aktoreak batu zituen proiektura. Elkarrekin Lolak Kolektiboa sortu zuten material hori guztia antzerki-sorkuntza kolektibo bihurtzeko.

Bat-egite horren emaitza da Zanbuila antzezlana: 2026ko martxoan estreinatu zen ofizialki Zumaian eta ondoren Euskal Herriko udalerritan barnako bira bat abiatu zuen. 


2026KO ANTZERKI AROA. NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA. 19:00

  • Sarrerak txarteldegian (San Agustín kalea 3) eta www.laescueladeteatro.com/eus webgunean

    • Sarrera orokorra: 8 euro

    • Euskaltegietako eta Hizkuntza Eskolako euskara-ikasleendako sarrerak: 5 euro

  • Programa:

    • Urriak 14, asteazkena: ZANBUILA (Lolak kolektiboa)

    • Urriak 21, asteazkena: LAS REINAS KANPILA (La Cuerda Teatroa eta Ttipia Kultura)

    • Urriak 28, asteazkena: RIKARDO III ETA NI (Horman Poster eta Dxusturi Teatroa)

    • Azaroak 4, asteazkena SIDARI (Xake Produkzioak)

¿Te ha sido útil esta página?