Gaztediaren Etxean doako 1.300 bonu eskaintzen ari dira asteazkenetik aurrera: 4 eta 10 euro bitarteko deskontuak dira zinemarako, antzerkirako eta liburuak erosteko

Gaztediaren Etxean doako 1.300 bonu eskaintzen ari dira asteazkenetik aurrera: 4 eta 10 euro bitarteko deskontuak dira zinemarako, antzerkirako eta liburuak erosteko
2026ko Iruña Gaztea Kultura Bonuaren bigarren sorta Iruñean erroldatuta dauden 14 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta
Bono Cultural Pamplona Joven

 

Iruñeko Udalak datorren asteazken arratsaldean irekiko du 2026ko Iruña Gaztea Kultura Bonuaren bigarren sorta eskatzeko epea. 1.300 deskontu-bonu prestatu dira guztira, eta Iruñean erroldatuta dauden 14 eta 30 urte bitarteko gazteei daude zuzenduta. Urriaren 27tik aurrera (asteartea), oraindik bonuren bat eskuragarri baldin badago, Iruñean erroldatuta ez dauden gazteek ere eskatzen ahalko dituzte. Bonuak eskuratzeko eta trukatzeko epea abenduaren 31ra arte dago zabalik; zinemarako bonuak, berriz, abenduaren 15era arte eskuratzen ahal dira, edo, bestela, agortzen diren arte.

Bonuak aurrez aurre eskuratzen dira Gaztediaren Etxean (Zangoza kalea 30), doan. NANa aurkeztu behar da. Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara; larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara. Epea azaroaren 21ean (asteazkena) irekiko da, 16:00etatik aurrera. Argibide gehiago jasotzeko, deitu Gaztediaren Etxeko 948 233 512 telefonora.

Bonuek lau alorretan eskaintzen dituzte deskontuak. 4 euroko deskontua duten 500 bonu daude Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinema-aretoetan filmak ikusteko. Gayarre antzokian antzezlanak ikusteko bonuak ere eskuragarri daude: 10 euroko deskontua duten 60 bonu guztira. Era berean, 6 euroko deskontua duten beste 40 bonu Nafarroako Antzerki Eskolan antzezlanak ikusteko baliatzen ahal dira. Azkenik, 7 euroko deskontua duten 700 bonu eskaintzen dira liburu-denda hauetan: Arcos, Chundarata, Elkar Comedias, Elkar Leire, Karrikiri, Katakrak, Kokea, Muga, Nerea, Troa eta Txalaparta; deskontuak ezin dira baliatu eskola-materiala eta testuliburuak erosteko.

Bakoitzak hiru deskontu eskuratzen ahal ditu gehienez, kategoria berean edo beste batean. Deskontuak ezin zaizkio bata besteari gehitu, ezta beste eskaintza edo promozio batzuei ere (salbuespena: “Gayarre Gazteak” programan izena emanda egotea). Gerta daiteke deskontu-bonuaren balioa handiagoa izatea ikuskizunarena edo produktuarena baino. Horrelakoetan, bonua eskuratu duen pertsonari ez zaio bien arteko aldea itzuliko. Soberakina ez du erabilgarri izanen hurrengoetan trukatzeko, beste produktu edo ikuskizun batzuetan. 


2026KO EUSKARA GAZTEA KULTURA BONUAREN BIGARREN SORTA

  • 1.300 deskontu-bonu guztira, doan, Iruñean erroldatuta dauden 14 eta 30 urte bitarteko gazteendako.

    • 7 euroko deskontua duten 700 bonu, liburu-denda hauetan: Arcos, Chundarata, Elkar Comedias, Elkar Leire, Karrikiri, Katakrak, Kokea, Muga, Nerea, Troa eta Txalaparta. Deskontua ezin da erabili eskola-materiala eta testuliburuak erosteko.

    • 4 euroko deskontua duten 500 bonu Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinema-aretoetarako.

    • 10 euroko deskontua duten 60 bonu Gayarre antzokirako.

    • 6 euroko deskontua duten 40 bonu Nafarroako Antzerki Eskolarako.

¿Te ha sido útil esta página?