Duguna Iruñeko Dantzari taldeak 75 urteko ibilbide historikoa eginen du Kondestable Jauregi erakusketan

Duguna Iruñeko Dantzari taldeak 75 urteko ibilbide historikoa eginen du Kondestable Jauregi erakusketan
Apirilaren 14ra arte bisitatzen ahalko den erakusketaren inguruan hainbat dantza-lantegi, hitzaldi eta emanaldi antolatu dira
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

1949an, Iruñeko Udalak bere dantza-taldea sortzea erabaki zuen, hiriko hainbat jai-ekitalditan parte hartu ahal izateko. San Saturnino Eguna izan zen Duguna Iruñeko Dantzariak udal-dantza taldearen lehen hitzordu publikoa. Bere sorreraren 75. urteurrenaren karietara, Kondestablearen Jauregian ‘Adiskidantzan’ taldearen historia kontatzen duen erakusketa egonen da ikusgai. 10.000 dantzaritik gora igaro dira taldetik sorreratik gaur arte. 

Joseba Asiron Iruñeko alkateak, Maider Beloki Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotziak eta Iñigo Gomez alorreko zuzendariak erakusketaren inaugurazioan parte hartu dute gaur arratsaldean, Aritz Ibáñez Duguna taldeko zuzendariarekin batera, Kondestable jauregian. Erakusketa hiru astez egonen da ikusgai, apirilaren 14ra arte, eta udal dantza taldearen jatorria eta bilakaera erakustea du xede. 

Erakusketa lau ataletan eta bi espazio bereizitan egituratzen da. Alde batetik, Kondestableko Patioa da erakusketaren epizentroa, eta Duguna taldearen historiaren lau ataletatik hiru hartzen ditu, informazio-panel ilustratuen eta material fisikoen, argazki-proiekzioen eta jantzien bidez. Zehazki, taldearen sorrerari heltzen dio hasiera batean. Bigarren atalean, hainbat ikuspegitatik aztertzen da udal dantza taldearen bilakaera; eta, azkenik, espazio bat gordetzen da lan artistikoa gizarteratzeko modu eta agertokiak erakusteko. Laugarren atala Kondestable jauregiaren atarian dago. Bertan, erakusketaren zati bat taldearen egungo jardueran ardaztuta dago Hor bertan ikus-entzunezko txiki batez gozatzen ahalko da, belaunaldi ezberdinetako dantzari eta musikariei egindako elkarrizketekin.

Argia taldeari omenaldia
Erakusketa honen inaugurazioak Argia dantza taldea omentzeko ere balio izan du. Izan ere, joan den mendeko hirurogeigarren hamarkadan sortu zenetik euskal jarduera folklorikoen erreferente izan da, eta bere ikuskizunekin Parisera eta Habanara bidaiatu du, besteak beste. Juan Antonio Urbeltz, hasieran Argia zuzendu zuena, Duguna Iruñeko Taldearen ohorezko bazkide izendatu dute gaur arratsaldean, Argia taldeko lehen maisu horien guztien ordezkari eta aitormen gisa. Sortu zenetik, hirurehun dantza eta bostehun doinu tradizional baino gehiago landu ditu Argiak, Duguna bezalako beste talde folkloriko batzuek bereganatu dituztenak. Izan ere, Duguna eta Argiaren arteko lankidetzak hogei urte bete ditu dagoeneko, eta urte horietan eragina funtsezkoa izan da udal-taldea garatzeko. 

Lantegiak eta hitzaldiak
Erakusketa dela eta, datozen hiru asteetan hainbat jarduera antolatu dira Iruñeko herritar guztiei Dugunaren lanaren eta dantzak irudikatzen duenaren berri emateko. Ildo horretan, apirilaren 6an, larunbatarekin, Iruñeko dantzen lantegia eginen da, duela mende bat hirian egiten ziren dantzak azaltzeko. Beste bi lantegi ere antolatu dira, Greziako dantza tradizionalei buruzkoak, Xristos Sidiripoulosek emanendituenak, apirilaren 13an eta 14an. Horietan guztietan, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, 604123785 telefonora deituta.

Horrez gain, programan daude Koloreaga 0.2 liburuaren aurkezpena, Asisko Urmenetarekin, apirilaren 8an; dantzei buruzko hitzaldi bat, Jesús Ramos dantzari eta historialariaren, Becky Siegel dantzari eta koreografoaren eta Oier Araolaza dantzari eta antropologoaren eskutik, ostiralean, apirilaren 12an. Bestalde, larunbatean, apirilaren 13an, dantza eta bertso emanaldia izanen da Burgoen plazan; eta igandean, apirilaren 14an, erakusketaren azken egunean, Euskal Barrokensemble taldearen kontzertua eginen da Kondestable Jauregiko patioan. 


DUGUNAREN 75. URTEURRENEKO ERAKUSKETAREN INGURUKO PROGRAMAZIOA

Erakusketa. Martxoaren 26tik apirilaren 14ra, Kondestablearen jauregiko patioan.

Beste jarduera batzuk:

  • Apirilak 6, larunbata. Dantza-lantegia., Patxi Labordaren eskutik. 11:00etan, Kondestableko Areto Gotikoan. Tokiak izen-ematearen hurrenkeran emanen dira, 604123785 telefonora deituta.
  • Apirilak 8, astelehena. Koloreaga 0.2 liburuaren aurkezpena, Asisko Urmenetaren eskutik. 11:00etan, Kondestableko hitzaldi-aretoan. 
  • Apirilak 12, ostirala. ‘Dantza-solas’ hitzaldiak. 18:00etan, Kondestableko hitzaldi-aretoan.
  • Apirilak 13, larunbata. Greziako dantza tradizionalen I. dantza-lantegia, Xristos Sidiropoulosen eskutik 10:00etan, Kondestableko Areto Gotikoan. Tokiak izen-ematearen hurrenkeran 604123785 telefonoan.
  • Apirilak 13, larunbata. ‘Mingain-dantzari’ dantza eta bertso saioa. 18:00etan, Burgoen plazan.
  • Apirilak 14, igandea. Greziako dantza tradizionalen II. dantza-lantegia, Xristos Sidiropoulosen eskutik. 10:00etan, Kondestableko Areto Gotikoan. Tokiak izen-ematearen hurrenkeran 604123785 telefonoan.
  • Apirilak 14, igandea. Musika kontzertua: Euskal Barrokensemble. 19:00etan, Kondestableko patioan. 
¿Te ha sido útil esta página?