Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea Udalak duen informazio publikoa eskuratzeko eskubidea da, formatuak formatu.

Guztien eskubidea da informazio hori eskatzea.

Informazio publikoa eskuratzeko eskaera

Informazio publikoa eskuratzeko eskaera Interneten bidez edo aurrez aurre egin daiteke. Jarraian dagoen estekan izapideari buruzko argibideak eskuratu eta eskaera online egin ahal da.

Eskaerari jarraipena

Iruñeko Udalean bada espedienteen kudeaketaren segimendu zentralizatu bat, informazioa eskuratzeko eskubideari buruz, Udalaren aholkularitza juridikoaren bidez, tramitazio-egoera ezagutzeko aukera ematen duena.

Eskabideen tramitazio-egoerari buruzko kontsultak honako helbide elektroniko honen bidez egin beharko dira: aseso_juridi@pamplona.es

Kexak eta iradokizunak

Iruñeko Udalaren informazio publikorako sarbideaz bezainbatean kexa edo iradokizunen bat eman nahi izanez gero, hurrengo formularioa erabil dezakezu.

Erreklamazioak ukapenengatik

Ebazpenen kontra errekurtsoak jar daitezke Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluan eta epaitegietan.

Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluan errekurtsoa hilabeteko epean jartzen ahalko da, zer egintzaren kontra egin eta hori jakinarazten den biharamunetik aitzina kontatuta, edo administratibo-isiltasunaren ondorioak noiz hasi eta biharamunetik aitzina. Errekurtso hori jartzeak ez du legelariaren esku-hartzerik eskatzen.

Iruñeko Administrazioarekiko auzien Epaitegiaren aurrean errekurtsoa bi hilabeteko epean jartzen ahalko da, zer egintzaren kontra egin eta hori jakinarazten den biharamunetik aitzina kontatuta, edo administrazio-isiltasunaren ondorioak noiz hasi eta biharamunetik aitzina. Errekurtso hori jartzeak legelariaren esku-hartzerik eskatzen du.

Estatistikak

Informazio publikoa eskuratzeko jasotako eskaerei buruzko estatistika-informazioa