Ziudadela

PROIEKTUA

ZIUDADELAKO GOTORLEKUA ARTE-ERAKUSKETETARAKO ERREFERENTZIAZKO GUNEA DA HAINBAT HAMARKADATIK HONA, ETA HERRITARREN AISIARAKO ZEIN GOZAMENERAKO BERDEGUNE IREKIA ERE BADA; HORRI HORRELA, ASKOTARIKO ARTE ESZENIKO ETA MUSIKALEN ZEIN JOLAS- ETA KIROL-JARDUEREN
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

Ziudadelaren barruan lau eraikin historiko daude, non tokiko, nazioko zein nazioarteko artisten erakusketak egiten baitira, bai eta Arte Garaikidearen Udal Bildumako aldi baterako erakusketak ere. Topagune bat da, bitartekaritzarako toki bat, arte plastikoak, eskultorikoak eta ikus-entzunezkoak ezagutarazteko gune bat, non ekitaldi eta jaialdiak ere egiten baitira musika, antzerki, dantza eta beste arte-adierazpenen inguruan; abuztuan egiten den Harresietako Jaialdia da horien artean aipagarrienetako bat