Hirigintza Gerentzia

Iruñeko Udalaren mendeko organismo autonomoa da Hirigintza Gerentzia, 1985eko maiatzaren 30ean sortua.
 

Gerentea: Pilar Pardo Solano
 

Misioa

Iruñeko udal-mugarteko hirigintza kudeatzea, bai eta Iruñerriko gainerako udal-mugarteetakoa ere, baldin eta berariaz hala eskatzen badute eskualdeko udalek edo kontzejuek. 


Zereginak

  • Udal Plana kudeatzea, batez ere exekutatu eta garatu zain dauden dokumentuak, dagozkien lurzoru-motetan
  • Hiriko hirigintza-plana idaztea
  • Lurzorua eta urbanizazio berrien eraikuntza kudeatzea
  • Gai hauei buruzko kontsultei erantzutea: plan partzialak eta plan bereziak, xehetasun-azterlanak, antolamendu-azterlanak, urbanizazio-proiektuak, birpartzelazio-proiektuak, partzelazio-lizentziak, proiektuak erredaktatzeko lehiaketak, lurzoruen enkanteak eta orubeen erregistroa.

 

Helbidea eta harremanetarako datuak

Helbidea: Armada etorbidea, 2, 6.a - 31002 Iruña

Telefonoa: 948-420900

Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.