Urteko Jarduera-Memoriak

Ikasturte bakoitza amaitutakoan, egindako jardueren memoria aurkezten zaio Eskola-Kontseiluari. Bertan, eskolako jarduera musikalak ez ezik, kontzertuak, entzunaldiak edo kontzertu-pedagogikoak, beste hainbat informazio ere ematen dugu, honako hauei buruz: matrikula-datu akademikoak, prestakuntza-eskaintza edo ikasleentzako talde berriak, eskolako irakasleek egindako birziklatze-ikastaroak, eskolak sare sozialetan duen tokiari buruzko datuak edo beste Erakunde batzuekin sinatutako hitzarmenak, etab.