Gurasotasun positiboko taldeak
Adingabeak ardurapean eduki eta hezkuntza-ardurak dituzten heldu, ama, aita eta gainerako senideei baliabideak emateko programa, familia-elkarbizitza positiboa eraikitzeko eta hazkuntza orekatu eta positibo baterako gurasotasun-eredu egokiak garatzeko lagungarri zaizkien estrategia pertsonal, emozional eta hezkuntzakoak eskura ditzaten.
Iruñeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako Gurasoen Elkarteei zuzenduta dago.
Programaren bitartez guraso-taldeen hausnarketa eta prestakuntzako prozesua dinamizatu eta bideratzen da, hautatutako gaiak jorratzeko saioetan, eta talde bakoitzeko 10 ordu izaten dira gehienez ere ikasturtean zehar.
Urritik ekainera bitarte egiten da, eta izen-emateak irailean egiten dira.
Parte hartzeko, programa kudeatzen duen enpresarekin harremanetan jarri behar da: Agintzari SCIS-GEKE