Emakumeendako Udal Arreta Zerbitzua

Zerbitzu publiko bat da, honako egoera hauetakoren batean dauden Iruñeko emakumeei laguntza pertsonalizatua eta osoa ematera bideratua:

  • Genero-indarkeria edo hori sufritzeko arriskua izatea.
  • Bikote-harremanaren haustura gatazkatsua izatea.
  • Dibortzio-prozesuak eta seme-alabekiko harremanak legez arautzeko prozesuak.
  • Prostituzioa uzteko prozesuak.

Zer eskaintzen du

  • Aholkularitza juridikoa eta esku-hartze sozial eta psikologikoa.
  • Aholkularitza eta informazioa familiei eta indarkeriaren biktima diren emakumeen inguruari.

Nola iritsi

  • Hitzordua eskatuta 948 420 940 telefonoan 
  • Auzo-unitateen, osasun-zentroen eta beste erakunde edo instituzio batzuen bidez. 

Helbidea eta harremanetarako datuak

Marcelo Celayeta 51, behe-solairua 31014 – iruña (Carbonilla eraikina)

Telefonoak

  • 948 420 940
  • 092 (Udal Polizia - 24 orduko larrialdi-zerbitzua)
  • 112 (SOS Nafarroa)