"Iruña Gaztemaker Space", ziber eremua eta kultura digitaleko laborategia

Hona zer egin daitekeen Gaztediaren Etxeko ordenagailu-gelan: informazioa begiratu, curriculumak prestatu, lanak  egin eta abar. Teknikari pertsonalizatuak ditu, eta sarrera doan da.

Gainera, gela horretan dago, Iruña Gaztemaker Spacea, robotikako eta 3D modelaketako laborategia, zeinak 3D inprimaketak egiteko ekipamendu berariazkoa baitu, materialaren kostua bakarrik ordainduta.

Informatikaren alorreko zenbait lantegi ere antolatzen dira eremu horretan.

Helbidea eta harremanetarako datuak

Helbidea: Zangoza kalea 30, behea 31005 Iruña

Telefonoa: 948-233512

Helbide elektronikoa: casajuventud@casajuventud.com

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara.
  • Larunbatak 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
  • Igandeak 10:00etatik 14:00etara.
  • ITXITA: uztailaren 1etik 15era.
  • UDA (uztailaren 16tik abuztuaren 31ra): astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 22:00etara.