Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko maiatzaren 26an onetsi zuen Iruñeko Udalaren IV. Berdintasun Plana (2025-2030), eta Osoko Bilkurak berretsi. Planaren helburua da “Iruña, bagara arduratsuak” hiri-estrategian berdintasuna txertatzea lan-ildo hauekin bat: Udalaren politikek generoan eragin positiboa izatea, bizitza eta zaintza jasangarriak izan daitezen sustatzea, eraldaketa eta aurrerabide jasangarriak eta feministak bultzatzea, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko hiria eraikitzea, emakumeek politikan parte hartu eta eragin dezaten sustatzea, eta hiri-eredu berdinzalea eraiki eta sendotzeko orduan emakumeak protagonista izatea.
Plan hori Iruñeko Udalak datozen urteetan berdintasuna eta emakumeen erabateko parte-hartzea lortzeko bidean erabiliko dituen tresna nagusietako bat izanen da.