Federación Navarra de Pelota / Nafarroako Euskal Pilota Federakuntza

Pilota foru-nortasunaren funtsezko zatia dela sustatzen du Federación Navarra de Pelota / Nafarroako Euskal Pilota Federakuntza, eta, aurten, mendeurrena ospatu du. Gainera, mendeurrenak bat egiten du Iruña pilotaren munduko hiriburu gisa aitortu izanarekin. Proposamenean bi efemeride horiek nabarmentzen dira, jaien bihotzean bertan euskal pilotak kultur osagai egituratzaile eta lurraldeko identitate gisa izan duen eta izaten jarraitzen duen papera ikusarazte aldera. Ildo horretan, azpimarratzen dute euskal pilota kiroletik haratago doala, tradizio eta festa bihurtu baita.