Araudi berri baten ondorioz, maiatzaren 3tik aurrera, ekitaldiak antolatzean derrigorrezkoa da hondakinen kudeaketa hobetzeko eta ekitaldi horien ingurumen-eragina murrizteko neurriak hartzea.
Araudia
Zer esaten du ekitaldietarako araudi berriak?
Erakunde antolatzaileak behartuta daude jasangarritasun-neurriak ezartzera hondakinen kudeaketari, garbiketari, hornidurei eta muntaketa- eta desmuntaketa-lanei dagokienez.
Eragin-eremua
- Nafarroan egiten diren eta administrazio publikoek babestu, antolatu edo diruz laguntzen dituzten ekitaldiak, edo administrazio-baimena behar dutenak.
- Salbuetsita daude jarduera sailkatuaren lizentzia duten lokaletan egin ohi diren ekitaldi publikoak.

Iruñeko Udalaren Aholkularitza zerbitzua
Iruñeko Udalak aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu bat jarri du zure esku, doan, araudia betetzen dela bermatzeko eta, azken finean, ekitaldi horiek jasangarriagoak izan daitezen.

Bete inprimakia eta zurekin harremanetan jarriko gara prozesua abiatzeko.
Gomendatzen dizugu gutxienez ekitaldia egin baino 2 hilabete lehenago jartzea gurekin harremanetan.

Zure eskura jarri ditugu Ekitaldi Jasangarrietarako Gida eta inprimaki bat ekitaldia zuk aukeratzen duzun konpromiso-mailara egokitu dezazun.

Web-mintegi, lansaio eta aholkularitza iraunkorraren bidez, Jasangarritasun-plana egiten lagunduko dizuegu, eta plan hori ekitaldia egin baino hilabete lehenago aurkeztu beharko duzue.

Zuen erakundeak, elkarteak edo enpresak sinatutako jasangarritasun-plana Iruñeko Udalaren erregistroan sartutako ekitaldi-eskaerari erantsiko zaio. Hain zuzen, plan horri esker, Iruñeko Udala ekitaldia baimentzeko moduan egonen da.
