Udalak emakumeen oresentzia eta haien ekarpenak berreskuratzeko konpromisoa hartu du hiriaren memoria historikoan gorde nahian, eta, hain zuzen ere, asmo horri erantzuten dio hilarri honen erreprodukzioak.
Hiriko historiaren barnean esagutzen ditugun lehen emakumeeen aldeko gorazarrea da hilarri hau. Beste batzuk egon ziren aurretik, baina lau horiek beren izenak utzi zituzten harrian zizelkatuak izateko borondatea ere bai. Ia bi mila urte dituzte izen horiek.
Hilarria 1895eko urriaren 17an aurkitu zen Iruñeko Navarrería kalean, baina baliteke hasiera batean erromatar hiriaren hegoaldeko nekropolian egon izana, Merced-Telleria-Labrit kaleen artean.
Festa, Rustica, Stratia y Antonia lau emakume izan ziren, Pompelo hiri baskoi eta erromatarraren hasierako goren uneak ezagutu zituztenak, K.o. JI. mendeko garai haietan. Aise irudika ditzakegu karrika harriztatu eta arkupetu haietakoren batean barna ibiltzen, edo festagiroan, edota gaur egun Artxidiakonotza den alde horretan zegoen azoka txikian erosten. Beste toki batzuetan ere irudika ditzakegu, hala nola Mañuetako edo Gazteluko plazako bainu-etxeetan, betiere emakumeentzat erreserbatutako egun eta orduetan. Edota Inperioko hiri txiki haren -halakoa zen Pompelo orduan- eguneroko bizimoduan egiten ziren ekitaldi guztietan parte hartzen.
Gorde dezala hiriak bere karriketan barna ibili ziren emakume haien eta beste anitzen aldeko aitorpena.

Javier Velaza Fríasjaunak proposatutako testua
