Eskola-Ibilbideak

ESKOLA-IBILBIDEAK

IKASTETXEETARA SEGURTASUNEZ ETA AUTONOMIAZ JOATEA

Iruñeko Udalak, mugikortasun berrirako proposatutako helburuen barruan, adingabeak ikastetxeetara segurtasunez eta autonomiaz mugitzea sustatzen du, ibilgailu motordunetan egiten diren joan-etorriak eta horiek sortzen duten arriskua murrizteko.

Eskola-ibilbideak” esaten diegu haurrak eskolara taldean (dela helduek lagunduta, dela modu autonomoan), modu osasungarrian, jasangarrian eta seguruan joateko zehaztutako ibilbideei.

NOLAKOAK DIRA?

  • Ibilbide horiek aldez aurretik aztertzen dira bidean honako hauek batera daitezen: segurtasuna, espazio atsegin batetik igarotzea eta ikastetxera ahalik eta ibilbide zuzenena eginez iristea. 
     
  •  Joan-etorriek hogei minutu baino gutxiago irauten dute oinez, irteeratik helmugara, eta, gutxienez, tarteko puntu bat izaten dute ibilbidean sartzeko. 
     
  • Kaleen elkarguneetan edo norabide-aldaketetan dauden zutoin, farola edo semaforoetan kartel plastifikatuak jarri dira, eta horrek erraztu egin du eratu diren bi taldeak orientatu ahal izatea.
     
  •  Ikastetxearekin elkarlanean ekimenari bultzada ematen dion “talde eragilea” familia laguntzaileek osatzen dute nagusiki, eta WhatsAppeko taldeen bidez komunikatzen eta antolatzen dira.

foto

Ezagutu haiek!

Irudia
Amaiur Ikastola
Irudia
Buztintxuri
Irudia
SAGRADO CORAZON
Irudia
bernat