Eraso sexistarik gabe, Iruña aske

• Emakumeen aurkako indarkeria berdintasunik ezean oinarritutako muin sozial eta kultural baten adierazpena da: gizon-emakumeek ez dituzte eskubide eta aukera berdinak gure gizarteetan.

• Emakumeen aurkako indarkeria ez da “fenomeno” bat, eta ez da “saihestezina”. Ez da “gertatzen”, baizik eta gizonek gauzatzen dute, emakumeen aurka gauzatu ere.

• Hiriko erakundeek eta mugimendu sozialak beren egiten dute sexismoari arlo guztietan aurre egiteko eta hura eragozteko zeregina, baita gertaera horiek salatzen dituen herritarren mobilizazioa modu bateratuan bideratzeko zeregina ere.

• Jai-testuinguruak ez dira aitzakia eraso sexistak, eta haien barruan eraso sexualak, saihestezintzat jotzeko. Ezein ospakizunetan toleratu behar da jaien karira eskubideak eta erantzukizunak bertan behera geratzea.

Hemen aurkituko dituzu telefono eta baliabide erabilgarri batzuk

  • Larrialdiak: 112 SOS Nafarroa
  • Udaltzaingoa 092
     
  • Gazteluko plazako informazio-gunea
    Uztailak 5 – 14 
    11:30 – 15:00 eta 18:00 – 00:00
     
  • Delituaren Biktimei zuzendutako
    Arreta Zerbitzua
    Doako zerbitzua. Biktimentzako Orientazioa eta Arreta.
    Tel. 848 423376, 848 421387 eta 848 427671
    ofidel@navarra.es
    Arreta psikologikoa 24 orduetan SOS Nafarroako 112 telefonoan.
     
  • Emakumeendako Laguntza Juridikoko Zerbitzua
    Doako zerbitzua
    Kontsultak egiteko telefonoak eta orduak:
    • sanferminetan eta udan: astelehenetik ostiralera, 10:00 – 12:00. 948221475
    • Urteko gainerako egunetan: astelehenetik ostiralera, 16:30 – 18:30
      24 orduz, 112 telefonoaren bidez

       
  • Emakumeendako Udal Laguntza Zerbitzua:
    Doako zerbitzua.
    Telefonoa: 948 420940
    smam@pamplona.es
     
  • Akonpainamendu Zerbitzua:
    Doako zerbitzua.
    24 orduetan sanferminetan
    112an edo informaziogunean eskatu, eta aktibatzen da.
     

    Herritarren ekimeneko telefonoa arreta eta orientabidea emateko eraso sexisten aurrean: 660 344 692.
     

  • Sexu-indarkerien Arreta Integraleko Zentroa
    365 egun 24 ordu
    848 463 999 -Whatsapp: 621 690 351
    caivs@fundaciongizain.es   www.caivs.es
    Xavier Mina kalea 4, Iruña