Erabilerraztasun politika

Erabilerraztasun politika

Erabilerraztasuna

www.pamplona.es web orriaren erabilerraztasun politika

Iruñeko Udalak bere interneteko ataria ahalik eta pertsona kopuru handienarentzat erabilerraza eta erabilgarria izan dadin nahi du, dituzten muga pertsonalak edo teknologikoak dituztela ere.

Horretarako, W3C-ren barne dagoen (World Wide Web Consortium) WAI (Web Accessibility Initiative) lantaldeak finkatutako Erabilerraztasunerako Jarraibideak edo Diseinu Erabilerrazerako Printzipio Orokorrak aplikatu eta betetzean oinarritu da.

Erabilerraztasuna lortzeko bidean, Iruñeko Udala ondoko planteamendu hau hartzen ari da:

Erabilerraztasun arazoren bat antzematen baduzu edo horren inguruan zer edo zer esan edo iradokizunen bat egin nahi baduzu, ez zalantzarik egin eta jar zaitez gurekin harremanetan e-posta bidez: pamplona@pamplona.es

Zer da erabilerraztasuna?

Web orri erabilerrazak dira ahalik eta erabiltzaile gehienek, edozein erabilera mota dutenak barne, egoki erabil ditzaketenak.

Zergatik da garrantzitsua web orriak erabilerrazak izatea?

Pertsonek, urritasunen bat dutenek bereziki, zailtasunak izaten dituzte internet erabiltzean, web orrietan eta erabiltzen diren aplikazioetan dauden makina bat oztopo direla eta: nabigatzaileak, multimedia gailuak, pantaila irakurgailuak, ahots sintetizadoreak, etab.

Erabiltzaileek web orriak bisitatzean aurkitzen dituzten arazoen adibide batzuk:

Zein erabiltzaile dira orri erabilerrazen onuradunak?

Erabilerraztasunaren eta urritasunaren arteko lotura ez da zuzena. Batetik, urritasun guztiek ez dutelako interneterako sarbidea oztopatzen (esaterako, ibiltzeko zailtasunak), eta bestetik, sarbidea zailtzen duten eta urritasuntzat jotzen ez diren arazoak ere badaudelako (esaterako, letra txikiak irakurtzeko zailtasuna). Horrez gain, interneten erabiltzaile guztiek ez dituzte dauden programa edo gailu guztien bertsio eguneratuak. hala bada, ondokook dituzten erabiltzaileak topa daitezke:

Oro har, internet erabiltzen duen oro izango da orri erabilerrazen onuradun, horiek erabiltzea erraza baita eta ez baitute arazorik sortzen.

Zein dira W3C eta WAI?

W3C (World Wide Web Consortium) interneten eta bere estandarren garapenaren alde diharduen organismo neutrala da.

WAI(Web Accesibility Initiative) W3Ck sortutako erabilerraztasunaren inguruko lantaldea da.

Talde horrek, 1999ko maiatzean, Web Edukiak Erabilerrazak izateko Jarraibideak argitaratu zituen: 3 exijentzia maila ezberdin betetzeko erabilerraztasun jarraibideak ematen dituen dokumentazioa (A maila, 1. lehentasun mailakoa; AA maila, 2. lehentasun mailakoa eta AAA maila, 3. lehentasun mailakoa). Horrez gain, aipatu jarraibideak betetzeko arteztarau eta tekniken edukiak aztertzeko zerrendak sortu zituen.

Zertan dautza erabilerraztasun jarraibideak?

Web Edukien Erabilerraztasun Jarraibideak 14 jarraibide orokorretan oinarritzen dira (zeinak, ondoren, 65 puntutan zatitzen baitira), eta horiek berak dira diseinu erabilerraza egiteko printzipio orokorrak.

Jarraibideok ondokooi zuzendurik daude: web orriak diseinatzen dituztenei, beren erabilerraztasuna egiaztatze aldera web orriak begiratzen dituzten pertsonei, edo beren orria erabilerraz bihurtu nahi edo urritasunen bat duten pertsonak beren web orriko informazio lortu ahal izatea nahi duten erakundeei.

Zein da orri honen erabilerraztasun maila?

www.pamplona.es web orria AA mailakoa da.

Interneteko sarbidea eleanitza denez, orri bakoitzaren hasieran zein hizkuntzatan dagoen adieraziko da. Hizkuntza aldaketak span elementuen bidez daude adieraziak. Hala ere, web orri hau sortzeko erabili izan diren datu iturri kopuru handia dela eta, adierazitako hizkuntzaz kanpoko hitz solteak identifikatu gabe ager daitezke, akatsen edo ez-egiteren bat dela bide.

1994tik orain arteko osoko bilkuren aktak Microsoft Word 2000 programarekin sortutako html formatuan argitaratu dira. Dokumentu guztien eduki guztia ez da erabilerraza, akordioaren jatorrizko formatuan baitaude.

Microsoft Word 2000 programarekin sortutako jatorrizko dokumentuen isla diren html dokumentuak ez dira erabilerrazak. Erabilerrazak izate aldera, PDF formatuetara migratzen ari dira.

Prentsa oharrak bi formatutan eskaintzen dira: PDFan eta Worden. Bi formatu horiek erabiltzearen arrazoia komunikabideek horiek editatzeko erraztasunak izatea da.

Kanpoko orrietarako 6.000 esteka baino gehiago daude www.pamplona.es orrian. Ez da bermatzen orri horiek erabilerrazak izango direla.

Erabiltzaile kopuru zehatz eta identifikatuentzako diren aplikatiboak, pasahitz bidez babestuak daudenak, ez dira erabilerrazak. Hori gertatzen da bere bihurketa egitea zaila delako eta erabiltzaile horiek, egun, behar dituzten funtzionalitate guztietara sartzen direlako.

"Bisita birtuala” saila ez da erabilerraza: Iruñeko gune ezberdinetako irudi esferikoak (360º) ditu, zeinek barruan mugitzeko aukera eskaintzen baitute.

Udal Artxiboa kontsultatzeko aplikazioa ez da erabilerraza. Garatu zuen enpresari bertsio erabilerraza eskatu zaio.

PDFan argitaratutako informazioa Adobe Acrobatentzako erabilerraztasun plugina instalaturik duten ahots nabigatzaileek antzeman dezakete.

Laguntza teknikoak

Nola orienta naiteke www.pamplona.es web orrian?

Goiburuan 4 atal nagusien 4 esteka erakusten dira, horietakoren batera zuzenean joan ahal izateko. Lotutako teklatu azeleratzaileak dituzte estekok, atal batetik bestera modu azkar eta erosoan aldatu ahal izateko. Horrez gain, web orriaren maparen, hizkuntza aldaketaren eta bilatzailearen estekak ere badaude. Goian ezkerraldean dagoen udal armarria orri nagusirako linka da.

4 atal handiak ondokoak dira:

  • Udala: atal instituzionalak eta barne antolamenduaren ingurukoak daude.
  • Hiria: Iruñeari buruzko informazioa ematen da.
  • Turismoa: Iruñeaz kanpoko bisitarientzako informazio berezia eskaintzen duena.
  • Izapideak: on line kudeaketak, formularioak behera kargatu, izapideak kontsultatu, etab.

Bilatzailearen testua idazteko karratuari esker, testu librearen araberako bilaketa egin daiteke web orri honetan, nahiz eta ez duen osoko bilkuren akten html dokumentuetan bilatzen. Bilaketa aurreratuaren estekak gaien arabera eta gai bakoitzean testuaren arabera bilatzea ahalbidetzen duen bilaketa egiteko aukera eskaintzen digu.

Atal nagusien esteken azpian nabigazio barra dago, hasiera orritik erabiltzaileak bisitatu duen orrirako bidea erakusten duena. Ibilbide hori eta erabiltzaileak jarraitutakoa ez dira zertan bat etorri behar, orri berera iristeko hainbat eta hainbat modu baitaude. Erakusten dena web orriaren ibilbide mapako nagusia da.

Azalean adierazitako elementu guztiak eta garrantzitsuenak eta gehien eskatzen diren izapide eta informaziotarako sarbide zuzenak agertzen dira.

Albisteen atala, agenda, eta, oro har, eduki dinamikoenena, RSS formatuan ere argitaratzen dira, "feed” irakurle batetik sartu ahal izateko.

Nola funtzionatzen du hizkuntza aldaketak www.pamplona.es web orrian?

Iruñeko Udalaren web orria eleanitza da (espainola, euskara eta ingelesa), eta, ahal den heinean, edukiak hiru hizkuntzetan argitaratzen dira, informazio egitura bera aurkeztuz.

Goiburuko esteken bidez hizkuntzaz aldatzean aldatu aurreko orri edo atal berean agertuko zara.

Kanpoko estekak irekitzea

Kanpoko estekak nabigatzen ari zaren leihoan bertan irekiko dira. Leiho berrian irekitzea nahi izanez gero, letra larrien tekla sakatu estekan klik egiten duzun une berean. Esteka horien erabilerraztasuna ez da inondik inora bermatzen.

Sarbide azkarreko teklak

Orriaren nabigazioa errazteko, sarbide azkarreko hainbat tekla dituzu, esteka ezberdinetara zuzenean sartzea ahalbidetzen dizutenak.

Tekla horiek erabiltzeko, ALT tekla eta atal bakoitzeko identifikazio letra sakatu beharko dituzu. Atalen identifikazio letrak:

  • ALT + "1" Atala: Udala
  • ALT + "2" Atala: Hiria
  • ALT + "3" Atala: Turismoa
  • ALT + "4" Atala: Agenda
  • ALT + "5" Atala: Gardentasuna
  • ALT + "6" Atala: Egoitza elektronikoa
  • ALT + "A" Erabilerraztasun politikaren orrira joateko
  • ALT + "R" Iradoki tresna aktibatzen du
  • ALT + "I" Inprimatu tresna aktibatzen du

Acrobat erabilerraza

Ahots nabigatzaileek PDF dokumentuak irakurtzeko Adobe Acrobat irakurlearentzat erabilerraztasun plugina instalaturik izan behar da.

Acrobat Reader irakurleei buruzko informazio guztia jasotzen duen orria

 

¿Te ha sido útil esta página?