Unibertsitatea eta Desgaitasuna elkartea

Unibertsitatea eta Desgaitasuna elkartea
Helbidea

ARROSADIA KALEA z.g., BEHEKO SOLAIRUA
31006 - IRUÑA

Beste zenbait datu
Elkarteak ez du kokaleku fisikorik unibertsitatearen barruan.

HELBURUAK:
Unibertsitate-komunitatearen barruan desgaitasuna duten pertsonendako eta haien familiendako topagune eta informazio-gune izatea, bereziki ezarritako beste unibertsitate-unitate batzuek artatzen ez dituzten arlo edo zerbitzuetan.
Desgaitasunaren arloan diharduten beste erakunde batzuen eta unibertsitate-eremuaren arteko zubi izatea.
Desgaitasunaren arloan ahalegin akademikoek eta zientifikoek duten garrantziaz kontzientziatzea.
Desgaitasunarekin lotutako azterlanak eta ikerketak sustatzea eta zabaltzea, eta bazkideen eta, oro har, unibertsitate-komunitatearen prestakuntzan laguntzea.
Arlo zientifikotik desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen eta haien gizarte-aitorpena zabaltzen laguntzea.

JARDUERAK: prestakuntzakoak eta zabalkundekoak, hitzaldiak, topaketak eta bilerak.

NORI ZUZENDUA: batez ere unibertsitate-komunitateari, baina desgaitasunaren arloko ahalegin akademikoen eta zientifikoen garrantziarekiko kezka bera duten beste pertsona batzuei ere parte hartzeko aukera ematen zaie.