Pamplona Ciudad Habitable - Iruña Biziberritzen - PCH / IB

Pamplona Ciudad Habitable - Iruña Biziberritzen - PCH / IB
Helbidea

DESCALZOS KALEA 47-53, BEHEKO SOLAIRUA
31001 IRUÑA

Telefonoa
Helbide elektronikoa
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.
Beste zenbait datu
Pamplona Ciudad Habitable-Iruña Biziberritzen, S.A. udalaren titulartasuneko sozietate anonimoa da, Iruñeko Udalaren berezko bitarteko instrumentala; xede soziala du lurzorua edo hirigintza-aprobetxamenduak, etxebizitzak, eraikinak edo azpiegiturak eskuratzea, besterentzea, kudeatzea eta sustatzea, baita Iruñeko udal-mugarteko espazioen hirieta gizarte-garapen jasangarrirako beharrezkoak diren sustapeneko, eraikuntzako, kudeaketako eta hiri-, ekonomiaeta gizarte-berroneratzeko hirigintza-jarduketa guztiak ere.
CNAE:6812

Kudeatzailea: María Idoya Madariaga López.

EGINKIZUNAK:
Hirigintzako eta etxebizitzako azterlanak egitea, plangintza-tresnak eta urbanizazio-proiektuak idaztea barne, eta horiek izapidetzeko eta onesteko ekimena.
Birpartzelazio-, konpentsazioedo desjabetze-proiektuak egitea.
Lursailak, orubeak eta eraikinak eskuratzea eta besterentzea, edozein tituluren bidez, eraikita edo eraikitzen egon.
Ondasun higigarri eta higiezinen gaineko era guztietako eskubideak eskuratzea, eskualdatzea, eratzea, aldatzea eta azkentzea.
Azpiegitura-, urbanizazioeta eraikuntza-obrak gauzatzea, baita hiri-birmoldaketako eta -birgaitzeko eta erabilera eta zerbitzu publikoko hiri-zerbitzu eta -instalazioez hornitzeko obrak ere.
Edozein kalifikazio, kategoria eta erabileratako etxebizitzak eta zuzkidura-ostatu publiko eta pribatuak sustatzea, eraikitzea, birgaitzea eta kudeatzea.
Hiri-eremuko energia berriztagarria ekoizteko, autokontsumorako eta sorkuntza banaturako sistemak, energiaren kudeaketa, energia-kargako sistemak eta mugikortasun jasangarria sustatzea, eraikitzea, ezartzea eta kudeatzea.
Birgaitzearekin, berroneratzearekin eta hiri-ingurumenarekin, ekonomiaeta enplegu-sustapenarekin eta gizarteratzearekin lotutako jarduketak kudeatzea, Iruñeko hiri-eremu osoari edo haren zati bati eragiten dioten proiektuetan sartuak.
Okupatu gabeko etxebizitzak alokairu-merkatuan jartzeko programa espezifikoak kudeatzea.
Desjabetzeen onuradun gisa jardutea.
Iruñeko hiri-eremuko azpiegitura publikoen administrazio-emakiden onuradun eta/edo kudeatzaile gisa jardutea.
Era guztietako pertsona fisiko eta juridikoekin eta erakunde publiko eta pribatuekin hitzarmenak ezartzea.
Laguntza eta dirulaguntza publikoak izapidetzea eta jasotzea; kapital-merkatura jo ahal izanen du kreditu-eragiketen bidez edo xede soziala garatzeko baliabideak erakartzeko beste edozein modalitateren bidez.
Eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko sustatzaile-erabiltzaile pribatuen ekimena sustatzeko eta babesteko jarduera-programak kudeatzea.