Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusa (NUP)

Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusa (NUP)
Helbidea

ARROSADIA KALEA z.g., BEHEKO SOLAIRUA
31006 - IRUÑA

Telefonoa
Helbide elektronikoa
Beste zenbait datu
Nafarroako Gobernuko Herri Lanen Departamentuko Ingurumenaren Babeseko Atala arduratu zen egituratze-proiektuaz.

KOKAPENA ETA ESPAZIOA: Iruñeko hegoaldean dago, eta 757.000 metro koadroko azalera hartzen du. Zuhaitzez hornitutako pasealeku zabal batek lotzen ditu ikasgela-eraikina, campusaren mutur batean dagoena, eta errektoretza, beste muturrean dagoena. Campusaren erdian dago eraikinik handiena, Liburutegia, eta haren alboetan sailen eraikinak daude.

ARKITEKTURA: Francisco Javier Sáenz de Oiza (1918-2000) arkitekto nafarraren lana. Campusa eraikin-sistema gisa proiektatu zuen, unibertsitate-komunitateko kideen lana, ikasketa eta harremanak sustatzeko. Berdegune zabaletan, landare-espezie ugarirekin batera, NUPen arte-ondarearen parte diren eskulturak daude.

ERAIKINAK ETA INSTALAZIOAK: ikasgela-eraikina, lantegiak eta laborategiak, liburutegia, sailen eraikinak, instalazio orokorren eraikina, kafetegia, jantokiak, administrazioeta kudeaketa-eraikina (Soforak eraikina), errektoretza, Jerónimo Ayanz eraikina, automobilgintzako eta mekatronikako zentro teknologikoa (Naitec), El Sario eraikina, nekazaritzako praktika eta ikerketarako finka, kirol-instalazioak (Secuooya eraikina), unibertsitate-pabiloia, unibertsitate-egoitza (Urkiak eraikina), Mutiloako agrobioteknologia-eraikina.

BERDEGUNEAK: ezkiek eta astigarrek inguratzen dituzte Arrosadiko campuseko erdiko pasealekuak, eta lorategiz hornitutako espazioek laguntzen diete eraikinei. Campusean 89 zuhaitz-espezie eta -barietate eta dozena bat zuhaixka-espezie aipagarri daude, bost kontinenteetako landare-barietateen ordezkaritza zabala.

ESKULTURAK: aire zabaleko espazioetan eskultura ugari daude banatuta, hala nola Clemente Ochoaren "Encuentro", Liburutegiko zabalgunean buru dena; Faustino Aizcorberen "Esfera rota", Errektoretzaren inguruan; "Partición del espacio por oposición de dos diedros", Jorge Oteizak bere lagun Francisco Javier Sáenz de Oiza omentzeko egina; edo Néstor Basterretxearen "Doctor Martín de Azpilicueta". Eskulturak NUPen arte-ondarearen parte dira, ehun obra baino gehiagoz osatua.