Nafarroako Lurralde Informazio Sistema (SITNA) (Nafarroako Gobernua) (SARRIGUREN (EGUESIBAR))

Nafarroako Lurralde Informazio Sistema (SITNA) (Nafarroako Gobernua) (SARRIGUREN (EGUESIBAR))
Helbidea

CABARCENO KALEA (SARRIGUREN) 6, BEHEKO SOLAIRUA
31621 - SARRIGUREN/EGUES (NAFARROA)

Helbide elektronikoa
Beste zenbait datu
Nafarroako Gobernuaren proiektua, Nafarroako Lurralde Informazio Sisteman oinarritua.
Antolamenduko, giza, teknologiaeta finantza-baliabideen multzo bat da, Nafarroako lurraldeari buruzko informazioa eta ezagutza lankidetza-ingurune batean integratu, eguneratu, kudeatu eta zabaltzen dituena.

WEB-ZERBITZUAK:
Bi eta hiru dimentsioko nabigazioa: erabiltzailea Foru Komunitateko geografia osoan barna mugi daiteke, gainetik hegan eginen balu bezala.
GPS ibilbideak: webgunean ibilbide bateko puntuak markatu daitezke, ordenagailuak haren profila eta luzera eskain ditzan. Datuak satelite bidezko kokapen-gailu eramangarrietan deskargatu daitezke.
Katastroko lurzatiak identifikatzea eta kokatzea.

Hiru ardatz nagusi ditu:
SITNA: eragileek sortutako informazioa gordetzen, mantentzen eta katalogatzen du.
IDENA: biltegiko informazioa eskuratzeko aukera ematen duen bisorea.
Nafarroako Geoataria: SITNA-IDENA ekosistemara sartzeko eta haren inguruko informazioa eskuratzeko web-ataria.