Nafarroako Diabetes Elkartea (ANADI)

Nafarroako Diabetes Elkartea (ANADI)
Helbidea

KURIA KALEA 8, BEHEKO SOLAIRUA
31001 - IRUÑA

Telefonoa
Helbide elektronikoa
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
Astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Beste zenbait datu
HELBURUAK:
Gaixoei diabetesari buruzko informazioa ematea, bereziki 1 motakoei.
Haur eta gazte diabetikoak eskola-etapan babestea.
Diabetesaren alderdi garrantzitsuenak irakasteaz eta zabaltzeaz arduratzea.
Diabetesaren eta haren tratamenduaren azterketa sustatzea ikerketa esperimental eta klinikoaren arloan.
Diabetesa antzematen laguntzea.
Pertsona diabetikoen eskubideak defendatzea.
Administrazioaren laguntza lortzea diabetesa prebenitzeko, tratatzeko eta haren aurka borrokatzeko.

JARDUERAK ETA ZERBITZUAK:
Banakako informazioa eta aholkularitza (glukosa autokontrolatzeko gailuak, haien funtzionamendua, etab.).
Hitzaldiak, solasaldiak, proiekzioak eta abar antolatzen dituzte.
Elkarteak urtero hezkuntza-kanpaldi bat antolatzen du 7 eta 14 urte bitarteko haur diabetikoak trebatzeko.
Beste diabetiko-elkarte batzuekin lankidetzan aritzea eta integratzea.
Espainiako Diabetikoen Federazioan (FEDE) inskribatua.

NORI ZUZENDUA: edozein adinetako pertsona diabetikoei.