LTD seinalearen gorabeherak artatzeko zerbitzua - Llega 700

LTD seinalearen gorabeherak artatzeko zerbitzua - Llega 700
Helbidea

Telefonoa
Ordutegia
- Astelehenetik larunbatera: 09:00 - 22:00.
Beste zenbait datu
Llega700 erakunde kudeatzailea LTDaren harreran gertatzen den edozein eragin konpontzeaz arduratuko da, telebista-zerbitzuaren jarraitutasuna bermatzeko.
Telefonia mugikorreko operadoreek izendatu dute erakunde hori, telebista-erradiodifusioko zerbitzuan gerta daitezkeen interferentziak edo nahasmenduak konpontzeko.
4G eta 5G zerbitzuak eskaintzen ari diren telefonia mugikorreko operadoreen belaunaldi berriko zerbitzuak lurreko telebista digitalak (LTD) lehen erabiltzen zituen 700 eta 800 MHz-eko bandetan hedatzen dira; beraz, telebista-seinaleak interferentziak jasan ditzake. Bereziki telefonia mugikorreko estazioetatik hurbil dauden eta LTD antena baten bidez ikusten duten eraikin edo etxebizitzei eragiten die.
Ez die eragiten telebista-seinalea kable/zuntz optiko, satelite edo Internet bidez jasotzen duten herritarrei.