Iruñeko Udaleko Emakumeendako Arreta Zerbitzua (EUAZ)

Iruñeko Udaleko Emakumeendako Arreta Zerbitzua (EUAZ)
Helbidea

MARCELO CELAYETAREN ETORBIDEA 51, BEHEKO SOLAIRUA
31014 - IRUÑA

- Carbonilla eraikina

Helbide elektronikoa
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era (aurrez hitzordua eskatuta).
Beste zenbait datu
Doako zerbitzu publiko berezitua da, eta xede du Iruñeko emakumeen arreta integral eta pertsonalizatua, bereziki genero-indarkeria pairatzen ari diren edo pairatzeko arriskuan dauden emakumeena. Indarkeria bikote-harremanean. Sexu-erasoak edota sexu-jazarpena pairatzea. Gatazka eta konplexutasun maila handiko hausturak. Genero-diskriminazioa pairatzea. HELBURUAK: Emakumeei bizitzako arlo guztietan (arlo pertsonalean, familian, gizartean, lanean...) baldintzaeta aukera-berdintasunean benetan parte hartzen lagunduko dieten baliabide pertsonal eta sozialak eskaintzea, eta, hala, haienganako diskriminazioedo indarkeria-egoerak prebenitzea eta arintzea. Emakumeen aurkako bortxakeriari aurrea hartzeko behar diren jarduerak koordinatzea, antolatzea eta abian jartzea, eta bortxa-egoera egitate bat den kasuetan esku hartzea. Bizi duten egoera soziala dela eta, babes-neurri eta laguntza sozial, juridiko eta psikologiko bereziak behar dituzten emakumezkoei arreta osoa ematea. NORA JO: Bi modutan eskatu daiteke zerbitzua: Zuzenean, telefonoz hitzordua eskatuta edo aurrez aurre gure bulegoan. Beste batzuen bidez bideratuta: beste udal-zerbitzu edo erakunde eta elkarte batzuen bidez. ZERBITZUAK: Aholku edota esku-hartze soziala, juridikoa eta psikologikoa. Hauek eskaintzen ditugu: informazioa, orientazioa, baliabideak eskuratzea eta psikoterapia.