Iruñeko Udalaren Bitartekaritza Komunitarioko Bulegoa

Iruñeko Udalaren Bitartekaritza Komunitarioko Bulegoa
Helbidea

JULIAN GAYARRE 12, BEHEKO SOLAIRUA
31005 - IRUÑA

- Sarbidea Felisa Munárriz plazatik.

Helbide elektronikoa
Beste zenbait datu
HELBURUA:
Zerbitzu hau erabat doakoa, azkarra, arina, eraginkorra eta egokia da auzokoen eta bizikidetzako arazoak prebenitzeko eta konpontzeko.

ZERBITZURAKO SARBIDEA:
Aurretiko hitzorduarekin ematen da arreta.
Posta elektronikoz: mediacioncomunitaria@pamplona.es.
Telefonoz edo WhatsApp bidez: 669-949679.
Eskabide orokor baten bidez, Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean edo erregistro osagarrietako edozeinetan aurkeztuta.
Udaltzaingoak berak ofizioz, Bitartekaritza Komunitarioko Zerbitzuak artatu dezakeen kasu batean esku hartzen duenean.

ARTATZEN DIREN KASUAK (auzokideen arteko bizikidetza-arazoak):
Zaratengatiko eragozpenak.
Usainengatiko eragozpenak.
Komunitateetako obrengatiko eragozpenak.
Animalien/maskoten eragozpenak.
Osasungarritasuneta higiene-arazoak.
Espazio publikoaren erabileragatiko arazoak (erabilera desegokia)
Beste batzuk (Bitartekaritza Taldeak baloratuko ditu)

ARTATZEN EZ DIREN KASUAK:
Kode Penalean tipifikatutako delitua denean (salaketa egon ala ez).
Gatazka prozesu judizial edo bitartekaritza-prozesu batean sartuta dagoenean.
Inplikatutako alderdietako bat administrazioa denean.
Gatazka gai ekonomiko bati buruzkoa denean (alokairua ez ordaintzea, beste batzuk).
Lan-bitartekaritza.
Familia-bitartekaritza.
Kontsumitzaileen eskubideekin lotutakoak.