Garun-paralisiari laguntzeko Nafarroako elkartea (ASPACE)

Garun-paralisiari laguntzeko Nafarroako elkartea (ASPACE)
Helbidea

ASARTA PINTOREAREN KALEA 1, BEHEKO SOLAIRUA
31007 - IRUÑA

Telefonoa
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:30era.
Beste zenbait datu
HELBURUA: garuneko paralisia edo antzeko asaldurak dituzten pertsonei asistentzia osoa eskaintzea, haiek gizarteratzea, haien autonomia sustatzea, bizi-kalitatea hobetzea eta eskubideak aitortzea; aipatutako pertsona horiei hainbat zerbitzu eskaintzea (hezkuntza-zerbitzuak, zerbitzu okupazionalak, lanarekin, etxebizitzarekin, kirolarekin eta aisialdiarekin lotutako zerbitzuak eta asistentzia-zerbitzuak); pertsona horiek babestea; gizartea desgaitasunek sortzen dituzten arazoei buruz kontzientziatzea; garapenerako nazioarteko lankidetza-jarduerak egitea; antzeko helburuak dituzten beste pertsonekin edo erakundeekin lankidetzan aritzea.

NORI ZUZENDUA: garuneko paralisia eta antzeko asaldurak dituzten pertsonei.

ZERBITZUAK: neurorrehabilitazioa, osasun orokorra, pedagogia, gizarte-arloa, asistentzia-arloa, fisioterapia eta jarrera-kontrola, terapia okupazionala, logopedia, boluntariotza (aisialdia eta denbora librea eta kirola), zerbitzu okupazionala, hidroterapia, aisialdia eta denbora librea, kirola, familiekiko harremana, garraioa eta egokitzapen pertsonal eta sozialerako programa.

ELKARTEAREN ZENTROAK:
Ramón y Cajal Zentroa: eguneko zentroa eta egoitza.
Aisialdi eta denbora libreko elkartea.
Aspace Navarra para el Empleo fundazioa: Enplegu Zentro Berezia eta Uxane Zentro Okupazionala.
Aspace Navarra Residencial fundazioa: Carmen Aldave egoitza.
Hezkuntza Konduktiboaren Espainiako Institutua: neurorrehabilitazioko Petö metodoa.
Laneratzeko Orientabide eta Prestakuntza Zerbitzua.