Galaxiako Lorategia

Galaxiako Lorategia
Helbidea

BARAÑAIN ETORBIDEA z.g., BEHEKO SOLAIRUA
31008 - IRUÑA

Beste zenbait datu
AZALERA: 1.000 metro karratu Iruñeko lorategi hori 2017koa da; lore-zuhaixkekin egina dago, eta kiribil itxura du. Erdian, iturri bat du, zeinak Esne Bidearen erdiko zulo beltza irudikatzen baitu. 500 zuhaixka daude; beren itxura eta koloreekin, zeru izartsua, nebulosak, izarren hautsa, kumulu globularrak eta abar irudikatzen dituzte. ZUHAIXKA-MOTAK: Hibiscus syriacus (Siriako arrosa); Eleagnus ebbingei (Eleagnus); Cordyline indivisa "Red Star"; Aucuba Japonica (ereinotz nabarra) eta Salix integra "Hakuro Nishiki" (zume pikartatua). Planetarioaren ondoan.