Etxe Bat / Un hogar programa - Laguntza sozioedukatiboa duten etxebizitza partekatuak

Etxe Bat / Un hogar programa - Laguntza sozioedukatiboa duten etxebizitza partekatuak
Helbidea

ZAPATERIA KALEA 40, 3. SOLAIRUA
31001 - IRUÑA

Beste zenbait datu
Auzo-unitateek eta Gizarte Ekintzako Alorreko beste zerbitzu batzuek bideratuta sartzen da.

HELBURUA:
Proiektu honen helburu nagusia jarduketa-multzo antolatu bat sustatzea izanen da, bizitegi-egoerak eta etxebizitza eskuratzeko egoerak egonkortzeko, eta parte-hartzaileak bizitegi-bazterketako egoera posibleetatik urruntzeko, edozein motatakoak izanik ere.
Helburua parte-hartzaileen bizi-baldintzak hobetzean oinarritzen da, etxebizitza eskuratzearen bidez, beharren arabera intentsitate desberdineko ibilbide pertsonalizatuak landuz eta gizarte-lagun-egitearen metodologia erabiliz.

ARRETA-MODALITATEAK:
Lau arreta-modalitate daude, artatu beharreko pertsonen edo familien profilaren arabera bereiziak:
Udalaren larrialdiko etxebizitzetan bizi diren eta beste bizitoki-baliabide egonkor bat eskuratzeko etxebizitzako lagun-egite intentsiboa behar duten familiak.
Bizitegi-bazterketako egoeran dauden eta bizitoki-baliabidea eskuratzeko lagun-egite intentsiboa behar duten familiak.
Bizitegi-bazterketako egoeran dauden gazteak.
Bizitegi-bazterketako egoeran ibilbide luzea duten pertsonak.