Estalgunea, Autobus Geltoki Zaharrean

Estalgunea, Autobus Geltoki Zaharrean
Helbidea

OLIVETO KONDEAREN ETORBIDEA 6, BEHEKO SOLAIRUA
31002 - IRUÑA

- Autobus-geltoki zaharrean.

Ordutegia
- ATEZAINTZA, HARRERA ETA GARBIKETA: 07:30etik 21:00etara.

JENDEAURREKO ORDUTEGIA: 11:00etatik 21:00etara.

Instalazioak urteko egun guztietan egongo dira jendearentzat zabalik, urtarrilaren 1ean eta 6an, uztailaren 6tik 14ra (biak barne) eta abenduaren 24an, 25ean eta 31n izan ezik.
Beste zenbait datu
Paseatzeko, elkartzeko eta harremanetarako espazioa, honako hauek dituena: bideozaintzako 10 kamera, 1 iturri, koloretako plastikozko 19 banku, zurezko 19 banku, 2 bizikleta-aparkaleku, 9 paperontzi + 3 paperontzi komunean, 2 lore-ontzi + 2 lore-ontzi zurezko 8 bankurekin eta doako wifi eremua.

EREMUAK:
HAURREN EREMUA-2. NASA (erdiko nasa edo 2. nasa): jolasak, atrakzioak, 2 solairuko autobus erraldoia. 3 edo 12 urteko haurrei zuzendua.
GAZTEEN EREMUA-3. NASA (García Ximénez kaletik hurbil dagoen nasa edo 3. nasa): hiru metroko rokodromoa, ping-pong egiteko bi mahai, xakeko bi mahai eta jolas anitzekoak. 12 urtetik gorako gazteei zuzendua.
EREMU PUBLIKOA ETA AISIALDI-GUNEA-1. NASA (Conde Oliveto kaletik hurbil dagoen nasa edo 1. nasa): 940,10 m2-ko plaza publikoa eta aisiarako, atsedenerako eta elkartzeko espazioa.
ERABILERA ANITZEKO ARETOA: Udalak eskatzen duenari noizbehinka erabiltzeko laga diezaiokeen udal-lokala, erabilera-irizpideei jarraituz (IKUS LOTUTAKO FITXA).
NASAK ERABILTZEKO BAIMENA (IKUS LOTUTAKO FITXA).

SARBIDEAK: Tutera kalea eta Yanguas y Miranda kalea.

KUDEAKETAREN ESLEIPENA: Fundación Aspace Navarra.

INAUGURAZIOA: 2010eko ekaina.