Espacio Sanfermin Espazioa - Iruñeko Udala

Espacio Sanfermin Espazioa - Iruñeko Udala
Helbidea

SAN DOMINGO z.g., BEHEKO SOLAIRUA
31001 - IRUÑA

- Guardia-gorputzaren eraikin zaharra, ukuilutxoen ondoan.

Telefonoa
Helbide elektronikoa
Ordutegia
- GOI-DENBORALDIA (uztailaren 1etik irailaren 15era:
Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.

ERDI-DENBORALDIA (irailaren 16tik urriaren 31ra eta martxoaren 16tik ekainaren 30era):
Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.

BEHE-DENBORALDIA (azaroaren 1etik martxoaren 15era):
Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.

ITXITA: uztailaren 6tik 14ra, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an.


Beste zenbait datu
IREKIERA: 2024ko ekainean.

HELBURUAK: Espacio SanFermIN! Espazioa esperientzia-zentroak, bere 90 metro koadroetan, soinuekin, kokalekuekin eta irudiekin jolasten diren hainbat espazio ditu, sanferminetan erabat murgiltzeko.

EREMUAK:
Zentroa bi eremutan banatuta dago: harrera-eremua eta esperientzia-eremua dagoen bigarren eremua, azken hori erakargarri nagusia izanik. Bi eremuek diseinu minimalista dute, eta jaiaren oinarrizko hiru koloreak erabili dira: gorria, zuria eta beltza.

1. esparrua: harrera eta bisitarien arreta-eremua
Eremu honek harrera-gunea du, sanferminei buruzko erreferentziak eskaintzen dituzten pantailekin, kartelekin eta eduki estatikoekin.
Gainera, zentroko langileek sanferminei buruzko informazio espezifikoa eta Iruñeko turismo-eskaintzaren informazio orokorra eskaintzen dute.

2. esparrua: esperientzia-eremua
Esperientzia-eremua oihal gorri handi baten atzean dago; handik bisitariek ispilu-labirinto bateko ibilbidea hasiko dute, eta jaietan murgilduko dira.

BISITA:
PREZIOA: doakoa.
IRAUPENA: 10 eta 30 minutu bitartekoa.
GEHIENEKO EDUKIERA: 30 pertsona.
HIZKUNTZAK: gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa.
Taldeendako aurretik erreserbatzea gomendatzen da.