Entzumen Desgaitasuna duten Pertsonen Familien Nafarroako Eunate Elkartea

Entzumen Desgaitasuna duten Pertsonen Familien Nafarroako Eunate Elkartea
Helbidea

BELATEKO MONASTERIOAREN KALEA 3, BEHEKO SOLAIRUA
31011 - IRUÑA

Telefonoa
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara.
Beste zenbait datu
HELBURUAK:
Artatzen ditugun pertsona gorren (haur, gazte eta helduen) entzumen-errehabilitazioa eta hizkuntzaren garapena bultzatzea.
Hezkuntzaeta gizarte-garapenean laguntzea, beren gaitasun guztiak sustatzeko, eta, ondoren, entzumen-desgaitasuna duten gazteen laneratzean laguntzea.
Familiei aholkularitza, orientazioa eta laguntza ematea.
Entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien eskaerak ordezkatzea eta kudeatzea.
Entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien gizarte-duintasuna sustatzea.
Egungo sistemak (hezkuntza, osasuna eta gizartea) berrikustea eta modernizatzea sustatzea.
Hezitzaile espezializatuen prestakuntza bultzatzea.
Entzumen-desgaitasunetik eratorritako zailtasunak prebenitzeko proiektuak bultzatzea.
Komunikazio-oztopoak ezabatzeko era guztietako jarduerak garatzea eta zabaltzea.
Ordenamendu Juridikoan erreforma egokiak eta hipoakusiaren tratamenduari ikuspegi orokorretik heltzea sustatzen duten administrazio publikoen ekintzak bultzatzea.
Entitatearen jardueretan edo programetan boluntarioen gizarte-partaidetza erraztea.

JARDUERAK:
Entzumen-desgaitasuna duen kideren bat duten Familiei Arreta eta Laguntza Integrala emateko Zerbitzua (SAAF): familia-eskolak, familiei eta pertsona gor helduei arreta, elkarri laguntzeko taldeak.
Logopedia Zerbitzua: entzumen-errehabilitazioko eta hizkuntza-garapeneko saioak, gizarte-trebetasunen lantegiak, diziplinarteko koordinazioa.
Pertsona Gorren Komunikaziorako eta Informaziorako Irisgarritasun Zerbitzua (ACCISOR): ekitaldi publiko eta pribatuen irisgarritasuna (azpitituluak, begizta magnetikoa eta zeinu-hizkuntzako interpretea), ikus-entzunezko materialak (azpitituluak eta zeinu-hizkuntza), begizta magnetikoak eta FM igorgailuak instalatzea, baliozkotzea eta mailegatzea.
Elkartetasuna Sustatzeko Zerbitzua: entitatean harrera egitea, erakundeei aholkularitza ematea, eragin politikoa eta soziala, bazkideen arteko kohesioa sustatzeko jarduerak, gazteendako aisialdia eta denbora librea.