609689.913206864
4741575.21209969
N
30
Helbidea
IRATXEKO MONASTERIOAREN ZEHARKALEA 2, 1. SOLAIRUA C
31011 - IRUÑA
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Beste zenbait datu
HELBURUAK: kultura-, hezkuntza-, olgetaeta kirol-jarduerak antolatzea entzumena galdu duten pertsonendako. JARDUERAK ETA ZERBITZUAK: Gorrei gai hauen inguruko informazioa eta aholkuak ematea: desgaitasunaren arloko baliabideak (hezkuntza, osasuna, lana, komunikazio-oztopoak kentzea), eskaerak bideratzea (espedienteak, laguntzak, bekak) eta abar. Autolaguntza, taldeko jarduerak: prestakuntza-ikastaroak (eskulanak, zeinu-hizkuntza eta abar), hitzaldiak, jarduera eta bisita kulturalak, bidaiak, kanpaldiak, abileziak sozialak lantzeko taldeak eta abar. Hezkuntza-atala: HHEa (eskola-graduatua lortzeko), alfabetatzea, lanbide-heziketan eta erdi-mailako irakaskuntzan integratuta dauden gazteei laguntzea, irakurketa eta idazketa, gidabaimena lortzeko eskola teorikoak, eta zeinu-hizkuntzako eskolak entzuten dutenendako. Irakasle bat dute haurrei eskola-laguntza hezkuntza osagarria emateko. Gizarte-gaietako atala: Zeinu Hizkuntzaren Interpreteen Zerbitzua; Lan Bitartekaritzako Zerbitzua (Silpes), bazkideei zein bazkide ez direnei lan-orientazio pertsonalizatua, lan-merkatuari buruzko informazioa, lana bilatzeko aholkuak eta abar eskaintzeko; lan-poltsa; arreta juridikoko zerbitzua, interpretearekin; komunikazio-oztopoak kentzeko batzordea; kirol-jarduerak; liburutegi-zerbitzua; eta azpitituludun bideoteka-zerbitzua. NORENDAKO: entzumen-arazoak dituzten edo entzumena galdu duten pertsonendako eta haien familiartekoendako.
Información relacionada