Aquavox Sanduzelai kirolgunea

Aquavox Sanduzelai kirolgunea
Helbidea

HILERRIKO ERREPIDEA z.g., BEHEKO SOLAIRUA
IRUÑA

Telefonoa
Helbide elektronikoa
Ordutegia
- BULEGOA:
Astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:00etara.
Igande eta jaiegunetan: itxita.

Kontsultatu zuzenean instalazioan udako zein neguko denboraldiko abonamenduak emateko ordutegi zehatza, baliteke eta instalazioaren irekiera-ordutegi osoarekin bat ez etortzea.


INSTALAZIOEN ERABILERA:
NEGUAN (urtarrilaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 16tik abenduaren 31ra):
Astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:00etara.
Igande eta jaiegunetan: itxita.
Abenduaren 24an eta 31n itxita.

UDAN (ekainaren 22tik irailaren 15era):
Astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:30era. Igerileku estalia itxita egonen da udako denboraldian.
Beste zenbait datu
Lehen fasea 2008an eraiki zen eta bigarrena 2010ean.
JABEA: Iruñeko Udala.

HELBURUAK: bizi-kalitatea handitzea, kirol-jardueren eta aisialdirako eta ongizaterako zerbitzuen programa zabal eta oso baten bidez, ariketa fisikoa erregularki egiteko eta erlaxazio-jardueretarako zaletasuna sortuz, eta bizimodu aktibo eta osasungarriaren aldeko konpromisoa sustatuz, sedentarismotik eta bizi-ohitura txarretatik urrun.

INSTALAZIOAK:
Aire zabaleko igerilekuak (50m x 25m-ko igerileku olinpikoa, zurrustak eta jacuzzia dituen jolas-igerilekua, 8,1m x 8,1m-ko plisti-plastako igerilekua).
Erretegi-eremua.
Haurrendako jolas-eremua.
Gimnasioa.
Erabilera anitzeko aretoa.
Kafetegia Jatetxea.
Bainuetxea (25m x 12,5m-ko igeriketarako igerileku estalia eta 12,5m x 10m-ko irakaskuntzarako igerileku estalia, 14m x 4,5m-ko hidromasaje-igerilekua duen bainuetxea, ur-oheak, erlaxazio-eremua, tratamendu-dutxak, korridore hidrotermala, sauna finlandiarrak, bainu turkiarra, termak, izotz-iturria, etab.).
Wifi eremua.

ZER KIROL EGIN DAITEZKEEN: igeriketa eta muskulazioa.

ENPRESA KUDEATZAILEA: Sedena.