Dokumentuen kopiak egiteko eskaera

Eskaeraren xedea

Artxiboak erabilera publikorako ematen dituen kopiak, eta batez ere argitalpenak, erreprodukzioak, erakusketak egiteko edo hedapen publikorako beste edozein modu baliatzeko, merkataritza-ustiapena barne, Artxiboko zuzendaritzaren baimena beharko da, aldez aurretik idatziz eskatuta eta dagozkion tasak ordainduta.

DATUEN BABESA: Iruñeko Udala da kopiak egiteko eskaerak kudeatzeko asmoz erabiliko diren datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna. Eskubidea duzu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko –zuzenak ez badira–, horiek ezabatzeko eta bestelako eskubideak gauzatzeko Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia 2, 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora joaz. Datuen tratamendu-zerrenda eta informazio osagarria www.pamplona.es/eu webgunean kontsultatzen ahal dituzu.