Jolas-deribak arte- eta kultura-proiektu bat da, 0tik 3 urtera bitarteko haurrei zuzendua, guraso edo tutoreez lagunduta
Tokia: Hiriartea-Ziudadela. Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikinaren ondoan elkartuko gara
Eguna: 2019ko urriaren 5a
Ordutegiak: Bi saio eginen dira, eta horietako bakoitzean 10 haur izanen dira, bakoitza heldu batez gehienez lagundurik.
• 1. taldea: 10:00etan, Mistoen Eraikinaren ondoan
• 2. taldea: 12:00etan, Mistoen Eraikinaren ondoan
Proposamenaren iraupena, gutxi gorabehera: 60 minutu
Proposamen ludikoa da, zeinaren bidez abenturatik eta ziurgabetasunetik abiatuta agerian jarriko baitira haurrek bere gain dituzten eta adierazten zein komunikatzen dituzten ekimenak, gaitasunak eta aukerak. Haiekin batera, egonean, ezer egin gabe, dena azalera dadin.
Ezustekoz beteriko proposamen-lantegia, haur txikiekin batera bizi eta sentitzeko.
Esperimentazio-proiektu honek aukera ematen du toki itxi zein irekietan habitatzeko argiaren, itzalaren edo leku sinesgaitzetara eramaten gaituzten noraezeko ibilbideen hizkuntza poetikoaren ñabardura mugagabeak.
Profesionalak
- Proposamenean lagun-egiteaz Iruñeko Udaleko haur-eskoletako hezkuntza-profesionalak eta artearen profesionalak arduratuko dira
- Izena emateko cultura@pamplona.es helbidera edo 689482289 telefonora jo behar da (leku kopurua mugatua da, eta izena emateko hurrenkerarekin bat esleituko dira)
- Garrantzitsua da proposamena egiten den bitartean telefono edo gailu mugikorrak itzaltzea
- Eroso jantzita etorri behar da. Euririk eginez gero, proposamena ez da bertan behera geratuko. Huraz gozatzeko beste aukera bat izanen da. Nahikoa izanen da arropa egokia, botak eta euritakoa ekartzea. Haurrendako aldatzeko arropa ere ekar dezakezue
- Proposamenaren egunean iradokizun gehiago eginen ditugu, eta zalantzak eta galderak erantzunen, hasi baino lehen
- Gertatzen dena grabatu nahi dugu, hori dokumentatuta gera dadin. Beharrezkotzat jotzen baduzue, irudiak grabatu ahal izateko baimena sinatzea eskatuko dizuegu