Cuerpo de ciudad

Nafarroako Gobernuak, 2023ko urtarrilaren 25eko saioan, ‘Cuerpo de Ciudad de Pamplona / Iruña’ delakoa, hiriaren izenean egiten den desfilea, Interes Kulturaleko Ondasun (BIC) izendatu du, ondasun immaterial gisa.

Martxoak 25a

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

ZER DA ‘CUERPO DE CIUDAD de PAMPLONA / IRUÑA’ IZENPEAN HIRIAREN IZENEAN EGITEN DEN DESFILEA?

‘Cuerpo de Ciudad’ delakoa, hiriaren izenean egiten den desfilea, Iruñeko ordezkaritza-sistema tradizional bat da, Batasunaren Pribilegioaz geroztik (1423) eboluzionatu eta ondorengo mendeetan osatu dena. Tradizioak osatutako protokolo bat eta segizio bat barne hartzen ditu, zeinak bi osaera izan baititzake: zabala edo murriztua.

‘Cuerpo de Ciudad’ zabalaren (kide guztiak irtetea) eta murriztuaren (elementu nuklearrek soilik osatuta: hiriko sinboloak eta udalbatza) arteko desberdintasun nagusia segizioaren festa-osagaiaren presentzia da, hau da, musikariak, dantzariak eta konpartsa egotea edo ez.

Batzuetan, ‘Cuerpo de Ciudad de Pamplona/ Iruña’ delakoa modu autonomoan aritzen da, beste askotan, berriz, jai-izaerako eta izaera erlijiosoko jardueretan integratzen da. Kasu horietan hiriaren ordezkaritza eta bere sinboloak fenomeno konplexuago baten parte dira, beste kode, sinbolo, eragile eta publikoa ere barne hartzen dituena.

Hiriaren izenean egiten den ‘Cuerpo de Ciudad’ deiturikoak, berez, Iruña protokoloz ordezkatzeko erabilera soziala du, bai eta erritu- eta festa-erabilera bat ere urteko festa-zikloan hiria ordezkatzeko.

- Lehenengo erabilerak, ez du irteteko data finkorik, ‘Cuerpo de Ciudad’ delakoak berez duen funtzio-zibikoari erantzuten baitio eta une bakoitzean hala eskatzen duten ospakizunei lotuta dago.

- Bigarren erabilerak berezko aldizkakotasuna du, eta une honetan honako egun hauetan zehazten da:

  • Bost Zaurien Botoa berritzea (Ostegun Santua)
  • Sanfeminetako Bezperetako Martxa (uztailak 6)
  • San Ferminen prozesioa (uztailak 7)
  • San Ferminen Zortziurrena (uztailak 14)
  • Batasunaren Pribilegioa (irailak 8)
  • Done Saturdiren prozesioa (azaroak 29)
     

 foto

NORK OSATZEN DU ‘CUERPO DE CIUDAD DE PAMPLONA/IRUÑA’ DEITURIKOA EDO HIRIAREN IZENEAN EGITEN DEN DESFILEA?

Formatu zabalean, honako hauek dira ‘Cuerpo de Ciudad de Pamplona/Iruña’ deiturikoa osatzen dutenak, hiriaren izenean egiten den desfilean duten kokapen-ordenaren arabera zerrendatuta, hasieratik amaierara, eta gaur egun duen itxuran, jai-girotik solemne edo instituzionalera igarotzen den progresio argi batekin:

  • Buruhandiak, kilikiak eta zaldikoak.
  • Erraldoiak (europarrak, asiarrak, afrikarrak eta amerikarrak), bakoitza dagokion gaitero taldearekin, erregina amerikarra salbu, zeina azkenekoa baita eta bere musika-akonpainamendua txistulariek egiten baitute.
  • Makilariak, dantzariak, gorriak eta banderariak
  • Txistulariak
  • Atabalak eta turutak
  • Iruñeko bandera eta borlariak
  • Mazolariak
  • Libreak
  • Udalbatza, galaz jantzita
  • Alkatea eta alkateordeak
  • Udaltzainburua
  • Udaltzainak, galaz jantzita
  • La Pamplonesa banda
     
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia