Coral Santiago de la Txantrea

Abesbatza Txantreako Done Jakue elizarekin bat sortu zen. Duela berrogeita hamar urte, abesbatzak Joaquín Madurgak konposatutako Jota a San Fermín abestu zuen uztailaren 7an, Kontseiluko plazan. Orduz geroztik, jota hori San Ferminen prozesioko unerik zirraragarrienetako bat bihurtu da, batu egiten baititu Nafarroako musika-genero adierazgarrienetako bat eta santuaren irudia. Sanferminetan funtsezkoa izateaz gain, abesbatza eredugarria da belaunaldiarteko bizikidetzari eta inklusioari dagokienez, bertan, musikak eta San Fermínek batuta, hainbat adin, sentsibilitate eta ibilbidetako pertsonek parte hartzen baitute.