Berdintasuneko Alorrak urtero berritzen den hitzarmena du IPESen Dokumentazio Zentroa-Liburutegiarekin, emakumeen inguruko azterlanekin zerikusia duen dokumentazioa kontsultatzeko gunea eskaintzeko eta emakumeek idatzitako literatura eta beste fikzio-formatu batzuk hedatzeko.
Dokumentu-funts espezializatu hori emakumeen, ikasleen, ikertzaileen, kolektiboen eta, oro har, jendearen eskura dago, eta liburu, aldizkari, dokumentu, ikus-entzunezko material, baliabide elektroniko eta kartelen 15.000 erregistro baino gehiago ditu.
Helbidea: Descalzos k. 72
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, goizez: 10:00 – 14:00
Astearte eta ostegunetan, arratsaldez: 18:00 – 20:00
Argibide gehiago: http://www.blogcentrodocumentacionmujeresipes.wordpress.com/