SAGRADO CORAZÓN

ESKOLA-IBILBIDEAK

Sagrado Corazón (FESB) ikastetxeko proiektua ikastetxe horrek 2018-2019ko ikasturtean martxan jarri zuen Colecaminos proiektuan oinarrituta dago. Proiektu horrek lehen saria jaso zuen Iruñeko Udalak ematen dituen Ikaskuntza-zerbitzuko proiektuen sarietan, baina pandemian zehar bertan behera gelditu zen.

Orduan irakasleak buru zituen zentroko proiektu gisa abiarazi zen, eta orain, guraso elkartearen eta familien inplikazioarekin eta talde eragilearen dinamizazioarekin ekin zaio berriro. Ikasturte hartan ezarri ziren bi ibilbideetatik (Hasiera Askatasun plazan duen Zabalgunekoa, eta, Lezkairukoa, Aitzindarien parkean hasten dena), Lezkairukoa jarri da abian, astearte eta ostegunetan. Lehen Hezkuntzako hainbat mailatako 12 familiak, guraso boluntarioek eta ikasleek parte-hartzen dute ekimenean.

 

SAGRADO CORAZÓN

IBILBIDEA