Diseinatutako lau ibilbideetatik birekin jarri da abian proiektua, eta Lehen Hezkuntzako 2. mailatik 4. mailara bitarteko 20 haurrek eta lau guraso boluntariok parte hartzen dute horietan. Astelehen eta ostiraletan egiten dira. Ibilbideetako bat Kanalea kalean hasten da (Iñigo Moratín kalearen ondoan) eta ikastetxera heldu aurretik Orvinako aldea eta Atarrabiako etorbidea gurutzatzen ditu eta Txantreako iparraldea zeharkatzen du Ororbia eta Andre Maria Laguntzakoaren kaleetan barna heltzeko ikastetxera. Bestea Gares plazan hasten da (Txantreako hegoaldetik hurbil) eta Uharte-Arakil, Magdalena eta Berriozar kaleetan barna heltzen da ikastetxera. Proiektua astelehen eta ostiral guztietan egiten da.