3451 erakusten - 3465@guztira
116000 telefonoa - Desagertutako haurren kasuetan laguntzeko zerbitzua
KUDEATZAILEA: Anar Fundazioa. ORDUTEGIA: eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan. EGINKIZUNAK: Salaketa jartzen laguntzea eta Poliziarekin eta Guardia Zibilarekin berehala harremanetan jartzea. Krimen-kasuak ikertzeko laguntza eta pistak. Aholkularitza juridikoa eta soziala. Europako 116000 zenbaki guztiekin sareko konexioa. Familiei laguntza emozionala 24 orduetan. Doako telefonoa.Iruñerriko hiri-garraioa - Kontakturik gabeko txartela - Hondatutako txartelaren ordezko berria eskatzea
Txartela anonimoa bada, edozein karga-puntutara joaten ahal da hondatutako txartelarekin. B motako txartel pertsonalizatua (65 urtetik gorakoak, errenta-mugarik gabe), C motakoa (familia ugariak) edo abonu bat bada, txartel pertsonalizatuak sortzeko edozein puntutara joan beharko da. E motako txartela (desgaitasuna duten pertsonak) edo F motakoa (gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak) bada, Mankomunitateko...Eremu publikoan terrazak eta merkataritzari zein ostalaritzari loturiko bestelako elementuak jartzea arautzen duen Ordenantza
XEDEA: Iruñeko udal-mugarteko eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari edo merkataritzari lotutako beste elementu batzuk instalatzea arautzea. Udal-mugarteko jabari publikoko lursailen aprobetxamenduari aplikatu beharreko araubide juridikoa ezarri nahi da, ostalaritzako edo merkataritzako establezimenduetan egiten den jardueraren osagarri diren terrazekin edo beste elementu batzuekin aldi baterako okupatzearen bidez. Araua erabilera publikoko espazio...Iruñerriko ibai-parkearen erabilera arautzen duen ordenantza
XEDEA: Iruñerriko ibai-parkearen erabilera arautzea. BAIMENDUTAKO ERABILERAK: Oinezkoen eta txirrindularien zirkulazioa. Oinezkoek dute lehentasuna, eta txirrindulariek une oro haien segurtasuna erabat bermatzen duen distantzia gorde beharko dute. Ezin izanen da inola ere 10 km/orduko abiadura gainditu. BAIMENA JASO DEZAKETEN ERABILERAK: Ibilgailuen zirkulazioa, aisialdiko baratzeen eta nekazaritzako finken jabeen zerbitzurako soilik....Auzoan konposta egiteko Iruñeko guneak
HELBURUA: materia organikoaren eta inausketaren hondarrak konpost bihurtzen dira, landarako ongarri, eta gero auzotarrek baratzeetan eta balkoietan erabiltzen ahalko dute. Esperientzia pilotua 2009ko urriaren erdialdean hasi zen, Iruñerriko sei kontzejutan. Gaur egun, auzoko konpostajeko 43 eremu daude, 22 herritan banatuta: Aizarotz (2 eremu), Antsoain, Añezkar, Arazuri (2 eremu), Egues, Ballariain,...Zamalanetarako eremuak - Alde Zaharra eta Zabalguneak
Zamaketa-lanetarako guneak mantendu egiten dira eremuetan. Urdinez eta horiz margotuta daude eta seinale bertikalak dituzte. ORDUTEGIA: OINEZKOEN EREMUA: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 11:00etara eta 14:00etatik 16:30era. Larunbatetan, 08:00etatik 11:00etara. ZABALGUNEKO MERKATUA (Tafalla eta Erriberri kaleak): Astelehenetik larunbatera, 07:00etatik 09:00etara. Igande eta jaiegunetan: zamaketa-gunean aparkatzea baimenduta dago. IRUÑEKO GAINERAKO EREMUAK: Astelehenetik ostiralera,...Taxi-geltokiak
ZABALGUNEA: Ahumadako Dukearen kalea. Yanguas y Miranda kalea (autobus-geltokia), gauez soilik, autobus-geltokia eta barruko taxi-geltokia itxita daudenean. Teobaldoen kalea (1aren parean). Askatasunaren plaza (2aren parean). Navas de Tolosa kalea 21 (hotela). Bergamin kalea 6 (Gurutzeko plaza). Lotura plaza (Lizarra kalea). Sarasate pasealekua 1 (OBRENGATIK EZABATUA). SANDUZELAI: Renferen tren-geltokia. Eroski merkataritzagunea...Animalia hilen bilketa
KALEAN: Berdeguneetan (zakurrak eta katuak izan ezik), Iruñeko Udaleko Lorategietako Zerbitzuaren eskumena da. Kalean (zakurrak eta katuak izan ezik), Iruñeko Udaleko Hiri Garbiketako Zerbitzuaren eskumena da. Zakurrak edo katuak badira, Animaliak Hartzeko Zentroari abisua emanen zaio 948-420996 telefonoan (erantzungailu automatikoa). Zerbitzu horien ordutegitik kanpo, FCCri emanen zaio abisua (Udaltzaingoaren bidez)....Obra-hondakinak nora eraman behar diren
PROFESIONALAK: jarri harremanetan enpresa hauekin: Obra Publikoen Eraikuntza Enpresen Elkartearen (ANECOP) obra-hondakindegiak. Contena Recuperación SL, Biurrunen. Tel.: 948-130490 eta 630-966458. Iruña Contenedores SL, Arazurin. Tel.: 948-326500. Contenedores Jokin, Taxoaren. Tel.: 948-240249. Gruas Containers Sanbe, Agustindarren industrialdean. Tel.: 948-246040. PARTIKULARRAK: Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa.Inausketako eta lorezaintzako hondakinak nora eraman behar diren
ZER BOTA DAITEKE? Inausketaeta lorezaintza-hondarrak, berdeguneetako belar moztua, hostoak, lore naturalak, belarrak, lastoa (kopuru txikiak) eta adar zatituak. UDALAK: Udalek beren baliabideekin eramaten dituzte Arazuriko araztegira, lohiekin batera konpostatzeko. PARTIKULARRAK: Berariazko edukiontzietara eraman behar dira edo, kopuru txikiak badira, zatitu, poltsan sartu eta MATERIA ORGANIKOAREN EDUKIONTZIETAN utzi. Inausketa masiboa egin...Orokorrean hondakinei buruzko ohar eta kexak
Jo Mankomunitateko Bezeroendako Arreta Zerbitzura: Telefonoa: 948-423242. Webgunea: http://www.mcp.es.Etxeko hondakin klinikoen eta botiken bilketa
Farmazia bakoitzean sendagai-hondakinak entregatzen ahal dituzu: iraungitako sendagaiak, behar ez dituzun sendagaiak, sendagai-kaxak edo sendagaien ontzi hutsak (plastikozko edo aluminiozko blisterrak barne). Sendagai-hondakinak ez ditu Mankomunitateak biltzen: SIGREk kudeatzen du bilketa, irabazi-asmorik gabeko erakunde batek, laborategi farmazeutikoek beren produktuak herritarren eskura jartzeko erabiltzen duten banaketa-kanal bera baliatuz.Jendaurreko ikuskizunen eta josteta-jardueren irekitze- eta ixte-ordutegia
Indarrean sartzea: 2004ko apirilaren 1a. Jai-aretoak eta diskotekak: Irekiera: 18:00etan. Itxiera: 06:00etan. Tabernak, kafetegiak eta jatetxeak: Irekiera: 06:00etan (ezin izanen dute musikarik jarri 11:00ak arte). Itxiera: 02:00etan (asteburuetan 02:30 arte). Gazteendako diskotekak: Irekiera: 18:00etan. Itxiera: 23:00etan. Taberna bereziak eta kafe-ikuskizunak: Irekiera: 13:00etan (baimen berezia eskatu ahal izanen dute 08:00etatik aurrera...Sanferminak - Historia
Sanferminetako jaiek hiru ospakizun independentetan dute jatorria: 1San Ferminen omenezko erlijio-ekitaldiak, XII. mendea baino lehenagotik. 2Merkataritza-azokak, XIV. mendetik. 3Zezenketak, XIV. mendetik. Guztiak urrian egiten ziren, baina eguraldi txarragatik, 1591n zaindariaren jaia uztailaren 7ra aldatzea erabaki zen. Jaiek XX. mendean lortu zuten osperik handiena, Ernest Hemingwayk 1926an idatzitako «The sun also...Sanferminak - Konpartsa - Zaldikoak
Gazteek eramaten dituzten kartoizko sei zaldi dira. Lau 1912an egin ziren, eta gainerako bikotea 1941ean. ZALDIKO: euskaraz zaldia esan nahi du.