2911 erakusten - 2925@guztira
Iruñeko Udaltzaingoak zerbitzu goraipagarrien 2 plaka eta 8 domina, 18 jendaurreko esker on eta herritarren 13 aintzatespen banatu ditu
Iruñeko Udaltzaingoak gaur eguerdian egin du bere zaindari San Migel Goiaingeruaren ospakizuna, jada ohiko bihurtu den ekitaldi instituzionalean, non dominak eta aitortza publikoak banatzen baitira. Ospakizuna Ziudadelako Arma Aretoan izan da, eta horren bitartez saritu nahi izan da udaltzainek beraiek, beste pertsona batzuek eta erakundeek egindako lana eta emandako zerbitzuak....The Beatles taldearen tributu-kontzertua teilatutik, eta urtebetetze-tartako 450 zati, horra Gaztediaren Etxearen larunbaterako gonbita herritarrei, 50. urtebetetzean
Gaztediaren Etxeak 50 urte beteko ditu. Duela bost hamarkada ireki zituen ateak Iruñean. Urte horretan Amerikako astronautak Ilargira iritsi ziren, bi unibertsitatek bat egin zuten sare digitalaren bidez Estatu Batuetan, Frantzia Concord-a probatzen ari zen, eta musikaren historiako laukote britainiar ospetsuenak, The Beatlesek, azken kontzertu publikoa eman zuen agertoki berezi...Udalak erabat berrituko ditu Antoniuttiko skateparkeko gainazalak, babes metalikoak eta osagai guztiak, eta arrapala batzuk hobetuko
skatepark Iruñeko Udalak erabat berrituko ditu Antoniuttiko skateparkeko gainazalak, babes metalikoak eta osagai guztiak, Fermín Alonso Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkariak gaur goizean aurkeztutako proiektuarekin bat. Lanak osatzeko, bi arrapala berri sortuko dira, eta beste batzuk eta erdiko piramidea aldatuko, baranda gehiago jarriko dira, eta 4 estolda-zulo...Lola Fernándezek gaztelaniazko modalitatean eta Maialen Díazek euskarazkoan irabazi dute Iruñeko Udalak eta NAEk antolatutako Haurrendako antzerki-testuen XXVIII. Lehiaketa
Lola Fernández de Sevilla idazleak –Irse de casa -Mapa-Poema para niñas que se portan mal lanarekin gaztelaniazko modalitatean– eta Maialen Díaz egileak –Ilargiaren atzean lanarekin euskarazkoan– irabazi dute Iruñeko Udalak eta NAEk antolatutako Haurrendako antzerki-testuen XXVIII. Lehiaketa. Bakoitzak 2.500 euroko saria jasoko du, eta datorren urtean lana ekoiztu eta taularatzeko...EUSKARA IKASTEKO ESKAINTZA UDALEKO LANGILEENDAKO
EUSKARA-IKASTAROAK EUSKARABIDEAN 2024 - 2025eko ikasturtea: 2024 -2025eko ikasturteko bigarren epea Soilik 2025eko urtarriletik ekainera bitarteko ikastaro trinkoak eta 2025ean ahozkotasuna lantzeko ikastaroa Udal-baimena eskatzeko epea: urriaren 24tik azaroaren 4ra Open archivo in new window Informazio orokorra eta epeak 101.12 KB Open archivo in new window 2024-2025eko ikasturteko ikastaroen eskaintza...Rubik Teatrek emanen dio hasiera, ostegun honetan, Antzerki Aroa zikloaren beste edizio bati, ikusizko antzerkia, antzerki-hizkuntza berriak eta mugimenduaren poetikoa oinarri dituen antzezlan bat taularatuta
Antzerki Rubik Teatre konpainiaren eskutik emanen zaio hasiera, ostegun honetan, urriak 17, gazteei eta helduei zuzenduta dagoen Antzerki Aroa euskarazko antzerki-zikloaren beste edizio bati. Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak antzezlana taularatuko dute, antzerki-hizkuntza berrien esperimentazioan eta bilaketan sakontzeko asmoz sortutako ikuskizun bat, non mugimenduaren nahiz ikusizko antzerkiaren poetika jorratzen...Udaleko fatxada arrosaz argiztatuko da larunbatean Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunaren kariaz
Iruñeko Udaleko fatxada larunbat honetako ilunabarrean argiztatuko da. Arrosaz eginen du, Osasunaren Mundu Erakundeak urriaren 19rako ezarritako Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunarekin Udalak duen atxikimendu gisara. Keinu honen bidez, Udalak bat egin nahi du gaixotasun honen gainean eta hari antzemateko kontroletara eta probetara jotzeak duen garrantziaren gainean abiatutako kontzientziazio-kanpainarekin. Egun,...Los mundos de Coraline animazio-filma proiektatuko da igandean, Kondestablen, 7 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako El Cinematógrafo zinema-klubean
Coraline Gazteendako El Cinematógrafo zinema-klubak igandean hasiko du ikasturtea, Kondestable Civivoxean emanen den Los mundos de Coraline animazio-filmaz. Zinema-kluba 7 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzenduta eta doakoa da, nahiz eta parte hartzeko aurrez eman behar den izena, 50 leku bakarrik baitaude. Zinema-saioak igandeetan izanen dira, 10:30etik 13:00etara,...Iruñeko Udalak harrera egin dio Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioari, igandera bitarte iraunen duen XXXI. Kultur Astea ospatzen ari den honetan
Recepción casas regionales Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Udalbatzako kide batzuek parte hartu dute Udalak gaur goizean antolatutako ekitaldian, non harrera egin baitzaio Nafarroako Eskualde Etxeen Federazioari, ostegunetik igandera bitarte egin behar duen XXXI. Kultur Astearen ospakizunaren kariaz. Federazioa osatzen duten zazpi eskualde-etxeen ordezkariak bertaratu dira, eta haien artean aurten...Gran Hotel Budapest filmaren emanaldia –audiodeskribapenaz– eta Plaza de la Cruz BHIari buruzko hitzaldia, Ikusi, entzun eta... txalo egin zikloari hasiera emateko
Película Urteko azken lauhilekoko jarduera irisgarrien berariazko zikloa hasiko da, Iruñeko Udalak Civivox sarean abiatutako programazioa Nafarroa Retinaren laguntzarekin. Lauhileko honetan hiru filmek eta hiru hitzaldik osatzen dute proposamena (bi gaztelaniaz, eta horietako saio bat euskaraz errepikatuko da). Ohi bezala, filmak DVDn proiektatuko dira, audiodeskribapenaz, eta hitzaldietan irudiak ere proiektatuko...ADIERAZLEAK ETA GARDENTASUNA
Open archivo in new window Nafarroako influencer-en ekitaldirako babes-kontratua 259.76 KBIruñean bizi diren ijitoei buruz berariazko azterlana eginen du Udalak, Elkarbizitzarako Plan estrategiko bat prestatze aldera
Herritarren Aferen Batzordean Iruñeko Udalak lan-proposamena aurkeztu du Milagrosan elkarbizitza-hobekuntzan aurrera egiteko, ijitoengan berariazko arazoa hauteman baita. Proposamen teknikoak Estrategia Bulegoaren bermea du; eta, besteak beste, ijitoei buruz berariazko azterlana eginen dela jasotzen da, haien egoeraren errealitatea ezagutzeko eta, jarraian, Elkarbizitzarako Plan estrategiko bat prestatzeko, non hori gauzatzeko beharrezkoak diren...Udalak aldaketa digital pertsonalizatuaren aldeko apustua egin du txikizkako merkataritzan Europako CORE lankidetza-proiektuaren bidez
Digitalización comercios Iruñeko Udala parte hartzen ari da CORE (txikizkako merkataritza lehiakorra) mugaz gaindiko lankidetzako proiektuan, zeinak Europako FEDER Funtsetako finantziazioa jaso baitu Interreg - POCTEFA programaren bidez. CORE proiektuak aldaketa digital pertsonalizatuan laguntzeko sistema bat planteatzen du, betiere denda bakoitzak duen teknologia-heldutasun mailaren arabera. Iruñeak, besteak beste, proiektuan...Aitor Francos gaztelaniazko modalitatean eta Mikel Arruabarrena euskarazkoan, saridunak Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sarian
Aitor Francos Ajona gaztelaniazko modalitatean eta Mikel Arruabarrena euskarazkoan izan dira Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren irabazleak. Nafar Ateneoak antolatu eta Iruñeko Udalak babesten duen lehiaketaren gaztelaniazko XIII. edizioa izan da aurtengoa, eta IV.a euskarazkoan. Sari-banaketa gaur arratsaldean izan da, Kondestablearen jauregian, Enrique Maya Iruñeko alkatearen eta Pedro Salaberri Nafar...