1786 erakusten - 1800@guztira
Iruñeko Udalak maiatzaren 20an irekiko du haurrak zaintzeko udako zerbitzuan izena emateko epea, oporraldian familia eta lana bateragarri egin ahal izateko
Iruñeko Udalak heldu den astelehenean, maiatzak 20, irekiko du haurrak zaintzeko udako zerbitzuan izena emateko epea, haren bidez posible izan dadin familia eta lana bateragarri egitea eskola-oporraldian. Izen-ematea maiatzaren 20tik 31ra egin ahalko da, bi egunak barne. Izen-ematea edozein udal-erregistrotan erregistratu ahalko da, edo telematikoki, Udalaren Egoitza Elektronikoan, www.iruna.eus-en. Lekuak...Liceo Monjardíneko ikasleek beren ikastetxearen inguruko oinezkoen pasabideetan sortutako gune berriak margotu dituzte, hiriko lehen eskola-igarobide segurua egiteko
Aste honetan, Liceo Monjardín, Sagrado Corazón eta Jesulagunen ikastetxeko eta Karlos III.a ikastetxe teknikoko ikasleak elkarrekin ari dira Eskola Ingurune Seguruen proiektuari lotutako jarduera bat egiten. Oinezkoen pasabideen aurreko eremuak handitzeko eta ibilgailu motordunen kopurua murrizteko, hirigintza-jarduketa bat egin da jada; eta horren osagarri izango da ikasleak gune berri haiek...Zabalik da garapenaren eta herritartasun globalaren aldeko hezkuntza-proiektuetarako deialdi berrian proposamenak aurkezteko epea
Iruñeko Udalak garapenaren eta herritartasun globalaren aldeko hezkuntza-proiektuetarako deialdi berria argitaratu du, jarduera eta prestakuntza berriak bultzatzea xede harturik, mundu berdinzaleago eta jasangarriagoa lortzearen aldeko herritar engaiatuen eredua azpimarratze aldera. Deialdiari 30.000 euro esleitu zaizkio; maiatzaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (95. zenbakian) iragarri zen deialdia, eta proposamenak aurkezteko mugaeguna ekainaren...Udala
Udalbatza Alkatea Alkatea Nor da hiriko alkatea? Datu gehiago, hemen Zinegotziak Zinegotziak Udalbatzako 27 zinegotziei buruzko informazio guztia Udal Gobernua Tokiko Gobernu Batzarra Tokiko Gobernu Batzarra Alkateari bere eginkizunetan laguntzen dion organo horren osaera eta aktak Udaleko Osoko Bilkura Udaleko Osoko Bilkura Udal-gobernuan ordezkaritza politiko gorena duen organoaren aktak, gai-zerrendak...Ostalaritza-establezimenduak Udalak sanferminetarako proposatu duen edalontzi berrerabilgarriaren sistemari atxiki ahal zaizkio
Datozen sanferminetarako Iruñeko Udalak mantendu egingo du edalontzi berrerabilgarriaren sistema; eta, erabilera hedatzen jarraitzeko, lehen aldiz bat egin nahi duten ostalaritza-establezimenduek ekainaren 14a arte jarri ahal dira Udalarekin harremanetan, epe horretan eskaerak artatu eta beharrezko edalontziak egitea bermatuko baita. agenda21@pamplona.es helbide elektronikora idatziz, 948 420 992 telefonoan edo Whatsapp-en bidez...EH Bildu-ko prentsaurrekoa
press_conferenceMusika, bertsoak eta arte-lantegiak daude LGTBQI+ Sexu eta Genero Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren kariaz prestatutako programazioan
Ostegunean gerrilla artistikoaren lantegiak hasiera emango dio, ekainaren 28an LGTBQI+ Sexu eta Genero Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Iruñeko Udalak eta E28J plataformak antolatutako programazioari. Musika, bertsoak eta arte-lantegiak nahasten dira eskubide-berdintasuna eta bereizkeriarik eza –sexu-orientazio, genero-adierazpen zein sexu- eta genero-identitateagatik– aldarrikatu nahi dituen programan. Jarduera guztiak doan dira, eta nahi...Udalbatza 2023-2027 aldirako
Las 27 concejalías de la corporación municipal entre 2023 y 2027. UPN 9 eserleku Cristina Ibarrola Guillén Carlos Salvador Armendáriz María Caballero Martínez Aitor Silgado Goicoechea Izaskun Zozaya Yunta Raúl Armendáriz Lezáun Javier Labairu Elizalde Juan José Echeverría (Clara García Valiño) Fernando Aranguren Reta (María Echávarri Miñano) EH Bildu 8...Udal obrak 2016
Obras terminadas Carril bicicleta iglesia San Lorenzo - Parque Trinitarios. FASE II Implantación de ascensores urbanos en el entorno de Concepción Benítez Protección T50 margen derecho del río Arga en la Rochapea desde el puente del V…Alde Zaharreko Auzo-foroa ostegun arratsaldean eginen da San Frantzisko ikastetxe publikoan
San Frantzisko ikastetxe publikoan (Kale Berria 28) Alde Zaharreko Auzo-foroa eginen da ostegunean, 18:30ean: udal-ordezkariek herritarrekin egiten dituzten topaketen hamargarren errondako azkenaurrekoa da. Zaloa Basabe Gutiérrez auzoko zinegotzia izanen da bertan, Aitziber Campión Ganboa Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi bereziak lagunduta. Hitzorduan udal-teknikariak ere egonen dira. Foroaren lehenengo atalean...Donibane Ikastetxe Integratuko ikasleek Bernart Etxepare ikastetxe publikoko jantokirako altzariak egin dituzte Udalaren Ikaskuntza-zerbitzuko proiektuaren barruan
Eskola-jantokian autonomia eraikiz proiektuak oinarri hauek ditu: ikastea, eraikitzea, partekatzea eta beste pertsona batzuen egunerokoa errazte aldera lanak duen aplikazio praktikoa aztertzea. Ekimenak bi ikastetxe batu ditu: Bernart Etxepare ikastetxe publikoa eta San Juan - Donibane Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua. Proiektuak Iruñeko Udalaren Ikasketa eta Zerbitzuko sarien bederatzigarren edizioa irabazi...Iruñeak azken urteetako osasun-dispositiboa mantenduko du sanferminetan: Sarasaten, Errekoleten plazan eta Vázquez de Mella ikastetxean jarriko dituzte arreta-postuak
2026ko sanferminek osasun-laguntzako dispositibo koordinatua izanen dute berriz, Iruñeko hainbat tokitan arreta azkarra eta gertukoa emateko, Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuaren sarearen lagungarri gisa. Dispositiboa aurreko urtekoen antzekoa izanen da, eta hiru arreta-postu aurreratu izanen ditu: bat, Sarasate pasealekuan, Nafarroako Jauregiko espaloian; bestea, Errekoleten plazan; eta hirugarrena, Vázquez de Mella...Iruña MODA da / Pamplona es MODA
Iruña MODA da Iruñeko Udalak ‘Iruña moda da’ ekimena antolatu du, modaren inguruko lana eta sorkuntza ikusarazi eta sustatzeko xedez. Ekimenak askotariko ekintzak barne hartuko ditu martxotik azarora bitarte. IRUÑA MODA DA. EKITALDIAK Maiatzak 26 – ekainak 21. Valentino Garavaniren goi-mailako jantzigintzako hogeita bost pieza ezezagunen erakusketa...San Jose plazan eginen da Sarasate pasealekuan egin ohi zen sanferminetako folklore-programazioa
plaza de San José Aurtengo sanferminetan San Jose plazako agertokian eginen da Sarasate pasealekuan antolatu ohi zen kultur programazioa, bertan berrurbanizazio-lanak egiten ari baitira. Ikuskizun horiek folklorea dute ardatz eta barne hartzen dituzte, besteak beste, Jota-soinuak zikloko jota tradizionalak, eguerditan, eta dantzari- eta bertsolari-saioak, arratsaldez. Era berean, agertokia adinekoen...Sanferminetako ekipaje-kontsigna bihar (osteguna) irekiko da, San Frantzisko ikastetxean, uztailaren 15a arte
San Frantzisko ikastetxean egongo da berriro aurten sanferminetarako ekipaje-kontsignaren zerbitzua. Kontsigna bihar irekiko da (uztailak 4, osteguna), 08:00etan, eta erabilgarri egongo da uztailaren 15eko 14:00ak arte, etengabe, eguneko 24 orduetan. Zerbitzuan hamabost lagun arituko dira lanean, eta hainbat hizkuntzatan eman ahal izango dute arreta. Prezioa, pakete eta eguneko, 4,60 eurokoa...