Boluntario digitalen programa

Voluntariado digital

 

Adinez nagusia zara, denbora librea duzu eta adingabeei lagundu nahiko zenieke teknologia modu egokian erabiltzen ikas dezaten? 

Iruñeko Udalak boluntarioak bilatzen ditu 9 eta 12 urte arteko ikasleei laguntza emateko, gaitasun informatikoak garatu ditzaten, informazioa maneiatzen ikasi eta sormena on line garatu dezaten, uneren batean irakaskuntza ordenagailuaren bidez garatzen bada. 

Edukia: bideokonferentzietarako tresnak (Google Meet erakoak), ikasgela birtuala (Google Classroom erakoa), bideo-irudien editore sinpleak, “hodeitik” fitxategiak igo eta jaisteko plataformak.

Helburua: konfinamendu garaian eskola-ume batzuei antzemandako zailtasunak gainditzea, eskolaratze digitalarekin erraz jarraitu ahal izateko, halakorik behar izanez gero

Izen-emateak

Izena emateko 010 edo 948420100 telefonoetara deitu behar da. 

Izena eman dutenek oinarrizko prestakuntza eta parte hartu izanaren diploma-egiaztagiria jasoko dituzte.