BERRIKUNTZA MERKATARITZAN

Presta zaitez zure saltokian berrikuntzaren buru izateko

Gonbit egiten dizugu Berrikuntza Merkataritzan programan parte har dezazun, zure negozioan berrikuntza lortzeko ibilbidea lantze aldera, bezero-esperientziaren eta digitalizazioaren bidez.

Programa Iruñeko Udalarena da, eta digitalizazioa ardatz hartuta garatu dute CEINek eta Miguel Ángel Trabadok, zeinek txikizkako merkataritzaren sektorean eskarmentua baitu.

 

 

Programan parte hartu nahi al duzu?
  • Tokia: Iruñeko CEIN (Leire kalea, 20)
  • Gehienez ere, Iruñeko 15 saltoki.
  • Argibide gehiago 848430030 telefonoan
  • Programaren baitan, banakako jarraipena eginen zaio saltoki bakoitzari.

PRODUKTUTIK ESPERIENTZIARA. Ikasi modu praktikoan nola saldu esperientziak produktuen ordez. Ezagutu nolakoak diren eta zer jokaera duten kontsumitzaile berriek.

Pentsa ezazu zein den zure bezeroei eskaintzen diezun balio erantsia eta zehaztu balio bereizgarria duen zure proposamen berria.
 

HELDU, BADA! NOLA LAGUNDU NAZAKETE TRESNA DIGITALEK? Aplikatu zure sektorean tresna digitalak eta komunikaziokoak.

Zure balio-proposamen berria baliozkotzeko lagungarri izanen zaizkizun ekintzak abiatzea, horra zure erronka.
 

EMAITZAK ETA ETORKIZUNERAKO EKINTZA-PLANA. Abiatutako ekintzen emaitza aztertu eta irudikatu zure etorkizuna.

Hartu erabakiak eta zehaztu ekintza-plana zure saltokia digitalizatzeko eta bereizgarri egiteko.