Bero-bolada

Tenperatura altuen kontrako aholkuak

Eguneko ordurik beroenetan (12:00–17:00) atari zabalean ariketa fisikorik ez egitea gomendatzen da eta, eginez gero, arropa argi eta lasaia, txanoa, eguzkitako betaurrekoak eta eguzki-krema eramatea, ur botilaz gain. Nabarmentzekoa da Iruñean ura edateko iturrien sare zabala dagoela, eta horiek udal-zerbitzuek kudeatu eta kontrolatzen dituztela.

Ildo berean, leihoak itxita mantentzea gomendatzen da baldin eta kaleko tenperatura etxe barrukoa baino altuagoa bada, eta gauez irekitzea, etxebizitza freskatze aldera. Horrez gain, pertsianak eta gortinak itxi eguzkiak jotzen dien fatxadetan, eta etxeko gelarik freskoenean hartu atsedena. Maiz dutxatzea ere iradokitzen da, haizagailuak eta hozte-sistemak erabiltzea, egunean 1,5 litro ur baino gehiago edatea, ohiko jana kopuru txikietan jatea eta alkoholik ez edatea.

Iruñeko Udalak aholku horiek “Gehiegizko tenperaturak osasunean eragiten dituen efektuei aurrea hartzeko jarduketa prebentiboen Plan Nazionala”-ren esparruan hedatu ditu, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin koordinatuta.