BERDINTASUNEKO BARNE POSTONTZIA

Web-orri honen bidez sartzen da Iruñeko Udalaren berdintasuneko barne postontzira

Udaleko langileen eta Giza Baliabideetako Alorraren artean komunikazioa errazteko sortu dute postontzi hori. Berdintasunarekin eta lan-harremanekin lotutako galderak, kexak, proposamenak eta aitortzak helarazteko erabiltzen ahal da. 

Mezu oro anonimoak eta konfidentzialak izanen dira. Hala eskatuz gero, mezuak erantzun eginen dira. 

 Berdintasuneko Unitatea arduratuko da postontziaz, eta, behar-beharrezkoa denean bakarrik, elkarlanean arituko da Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuarekin eta Zerbitzu Juridikoarekin. 

Laneko jazarpena, sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena gertatzen badira, Udalak ezarrita dauzkan protokoloak jarriko dira martxan.