BATASUNAREN PRIBILEGIOAK, 601 URTE
Iruñak Batasunaren Pribilegioaren 601. urteurrena ospatuko du, arteak, ondarea eta kultura ardatz izanen dituzten ekimen historikoekin. Udalak hiriko hiru burguak batu zituen ituna hedatzeko jarduera-programa zabal bat osatu du.
Itun hori hiriko mugarri esanguratsuenetako bat da; izan ere, Iruñeko Udala instituzio gisa eratzea ekarri zuen, gaur egunera arte dirauena, bai eta herritarren batasun, elkartasun eta anaitasun nahia gauzatzea ere. Hiru burguak, Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas, entitate bakar batean batu ziren, mendeetako elkarren arteko gatazken ondoren.
Udalak ezohiko jarduera batzuk eginen ditu, hiru ardatz nagusitan banatuta: ikerketa zientifikoa eta dibulgazioa, sorkuntza artistikoa eta gertakari horren eta haren testuinguruaren birsortze historikoa. Jarduera horiek urtean zehar egin eta irailaren 8an amaituko dira, ituna sinatu zen egun zehatza ospatzen den egunean.
UDALBATZAREN DESFILEA
- 17:00. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera. Bake plaza, Yanguas y Miranda k., García Ximénez k., Tutera k., Vínculo plaza, Sarasate pasealekua, Comedias k., Zapatería k. eta Udaletxe plaza.
- 17:45. Udalbatzaren, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren, gaiteroen, txistularien eta dantzarien segizioa. Udaletxea, Mercaderes k., Curia k. eta Katedrala.
Desfilean ospakizun honetarako propio sortutako kalejira-musika interpretatuko da.
- 18:45. Errespontsua eta lore-eskaintza Karlos III.aren mausoleoan
- 19:00. Segizioaren itzulera Udalbatzarekin. Katedrala, Curia k., Mercaderes k. eta Udaletxe plaza.
kontzertuak
IRAILAK 6, OSTIRALA. LA PAMPLONESAREN KONTZERTUA
‘Martxa sinfonikoak’ izenburupean, udal-bandak herritarrentzat oso ezagunak diren Izarretako Gerra filmeko martxa inperiala eta Indiana Jonesen martxa interpretatuko ditu, eta horiei gehituko zaie iaz Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrenaren ospakizunerako espresuki konposatutako ‘Pribilegioak elkartua’ martxa.
- Noiz eta non: irailak 6 (ostirala), 20:00etan, Gazteluko plazan.
IRAILAK 7, LARUNBATA. NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUA
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak abagune horretarako aukeratutako errepertorioa interpretatuko du, besteak beste, Johann Strauss Jr-ren Enperadorearen balsa, Fernando Remacharen Larrain dantza eta Giochino Rossiniren Guillermo Tell-en obertura lanak.
- Noiz eta non: irailak 7 (larunbata), 20:00etan, Gazteluko plazan..
EKAINAK 8, IGANDEA. EL COLUMPIO ASESINO
Batasunaren Pribilegioaren egunari amaiera emateko, El Columpio Asesino musika-taldeak doako kontzertua eskainiko du Gaztelu Plazan.
- Noiz eta non: irailak 8 (igandea), 20:00etan, Gazteluko plazan.
Erdi Aroko Azoka
120 saltokitik gora: elikagaiak zein elikagaiak ez diren produktuak. Azokan musikak, ibilbide antzeztuak, haurrendako jolasak eta antzinako lanbideen erakustaldiak zein erakusketak izanen dira osagai. San Frantzisko Plazan Erdi Aroko taberna eta artile-eremua egonen dira.
Mercaderes k., Udaletxe plaza, Kale Berria, Kontseiluko plaza, San Frantzisko plaza, Eslava k. eta Kale Nagusia.
Elikagaiak eta elikagaiez besteko askotariko produktuak izanen dira 120 postutan.
Tokiko Produktuen elkartea.
- Irailak 6, ostirala, 17:00etatik 21:00etara
- Irailak 7, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
- Irailak 8, igandea, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
BISITA BIRTUALA
Udaletxea barrutik ezagutu nahi baduzu, bisita birtuala egiten ahal duzu.
BIDAIATU 1423ra
Murgildu Erdi Aroan, burguetan barna ibili eta ezagutu Iruñeko hiriaren berezitasun guztiak.